Euskal estatua nahi dugu ala ez?

Euskal estatua nahi dugu ala ez?

Oraintxe ez dago erraza gauzak argitzen: independentzia, euskal estatua, burujabetza, subirautasuna, autodeterminazio eskubidea… Hitz egiten dugunean ere ematen du ez garela denok gauza berari buruz berbetan ari.

Ikusi besterik ez dago berrikitan aireratu diren bi inkesteko datuetan. Nola liteke batek A esatea eta besteak B? Inkesten eta estadistiken misterioak izango dira.

Euskobarometroaren arabera,  euskal herritarren %55ak ez omen du nahi inpendentziarik. EAEko datuak dira.

Ipar-Hegoa fundazioak argitaratu berri duenez, ostera, gauzak oso bestelakoak dira. Iñaki Larrañagak ere agertu zizkigun sarrera batean.

Lan hau egin dutenen ondorioetan honakoa irakur daiteke, besteak beste: “Ikerketaren Euskal estatua nahi dugu ala ez?galdera nagusia izan da ustezko Euskal Estatuarekin dagoen adostasuna eta desadostasuna neurtzea. Galdera zehatza egin nahi izan dugu, horri buruzko erreferenduma bailitzan, eta beste aukera posibleetatik bereizita, beste ikerketa batzuetako ohituratik at. Hortaz, Euskal Estatu baten aukera mahai gainean jarrita, jendeari haren alde edo kontra bozkatuko lukeen galdetu zaionean, inkestatutako gehienek alde egingo luketela esan dute (%40,7); askok, berriz, kontra egingo luketela esan dute (%35,3), eta kontuan hartzekoa da lautik batek (%24) ez duela erantzunik ematen edo abstenitu egingo litzatekeela. Kopuru horiek zentzua izango lukete, noski, galdeketa zazpi herrialdeak barruti bakar gisa ulertuta. Bestela, kontuan hartu behar dira hiru lurralde administratiboak, eta beherago ikusiko dugun bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Estatuaren aldeko iritziak irabaziko luke; Nafarroa Garaian kontrako iritziak (aldekoa ia parekatuta egonda); eta Ipar Euskal Herrian, kontrako iritziak irabaziko luke, nabarmen.”

Zertan gaude, beraz, baten batek badauka hau guzti hau argitzerik? Nahi dugu ala ez dugu nahi?

Euskal estatua nahi dugu ala ez?

estatua

Airetik bizi naiz. Ia.

9 pentsamendu “Euskal estatua nahi dugu ala ez?”-ri buruz

  • Eusko barometroaren lehen akatsa, “Euskal herritarrak”??
    Hiritarrak bezela orain hemen bizi den edozein al da “euskal herritar”??
    Mayor Orejak orduan arrazoi ote zuen euskaldun izatea “adskripzio administratibo” soil bat zela esatean?? ,Hemen enpadronatu eta ia euskalduna al zea??

    Hori herri baten esistentziaren negazionismoa egitea da, eta orain ezker abertzaleko buruzagiak da hemengo inmigrazio aldeko talde batzuk gehitu direla dirudi Mayor Orejaren tesira, beraz hemen ez al dago HERRI BAT? Soilik komunitate autonomo bat?
    EZ JAUNOK,EZ MAYOR OREJA, EZ MADRIL, EZ EUSKOBAROMETROA……
    Hemen herri bat dago, nazio bat, guk badakigu nor garen.

    Euskal estatua?? Bai,EUSKAL estatua bada. Independentzia ezinbesteko erraminta da gure herriaren biziraupenerako, helburua aldiz, gure herriaren biziraupena.

    Independentzia bearrezkoa dugu, baina espainia txiki bat sortzeko bada, paso (belarriak adi progre modernoak)

  • Hauxe da Berriak azalean eman zuena, joan den ostegunean:
    Ipar-Hegoa fundazioaren arabera, euskal estatuaren alde:
    Gipuzkoan: %54,9
    Bizkaia: %38,7
    Nafarroa: %40
    Araba: %29,2
    Iparraldea: %28,3
    Datu hauek ez dira posible.

  • Iñakito Garay 2016-03-22 15:48

    Ez nuke pelma izan nahi, baina datuen eztabaidan hasi aurretik, IparHegoaren lana osorik, datu guztiekin, helbide honetako pdfan jaits daiteke. http://www.iparhegoa.org/images/argitalpenak/euskal_estatua_irudikatzen_web.pdf

  • Dena hau argitzeko: Badugula Estatua. http://hamabost.net/

    • Webgunearen hasera orri ia osoa gaztelaniaz dago.
      Artikulu bat irakurtzen hasi naiz eta kritika egin nahi dio Azpeitiko herri kontsultari, bere ustetan herritar=poblador eta hiritar=ciudadano izanik, galdera gaizki egin omen dutelako.
      http://hamabost.net/categorias/noticias-flash/azpeitia-la-consulta/
      Lotsagarria. Euskaraz ondo ez jakitea uler daiteke. Baina zure argumentua euskararen erabilerari buruzko kritika oker batean oinarritzea euskaraz ondo ez dakizunean eta Elhuyarrek debaldeko online hiztegi eder bat duenean…

      Nundik ateratzen da jende hau?

  • Galdera nola egiten den da gakoa. Eusko barometroak “independentziaren alde zaude?” galdetzen du. Ipar Hegoak “Euskal/Nafarf estatu berri batean bizi nahi zenuke?”. Eta gero hori baldintza ezberdinekin lotu emaitza ezbertdinak lortuz (bizi nahi zenuke baldin…).

  • Ze ona inx-ren hausnarketa: ezker abertzaleak Mayor Orejaren tesiarekin BAT egin du, eta herri baten orden HIRU abiadura dituzten hiru erabaki eremu garela sinestarazi nahi digute. Utikan!

    Independentzia berreskuratzeko ESKUBIDEA dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude