Euskal diasporari tokia eman zioten Amerikanuak

Euskal diasporari tokia eman zioten Amerikanuak

Euskal diasporari tokia eman zioten AmerikanuakWilliam Douglassek eta Jon Bilbaok 1975ean idatzitako “Amerikanuak. Basques in the new world” liburu mugarriaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abenduaren 9an: “Amerikanuak 40 urte. Vascos: imágenes y representaciones”.

Topaketan William Douglas idazleak berak parte hartuko du, unibertsitate desberdinetako ikerlari eta diasporako ordezkariekin batera. Ekitaldia irekia izango da, eta Aretxabaletako campusean egingo da.

Jardunaldiak bi helburu bete nahi ditu, batetik, euskal diasporari tokia ematea gure artean, eta, bestetik, “Amerikanuak” lanaren ekarpena goraipatzea.

Douglassek eta 1994an zendutako Bilbaok idatzitako liburuak euskal diasporaren historia eta istorioak biltzen ditu eta saihetsezineko erreferentzia da Amerikako kontinentean euskal diasporak izan duen ibilbidea ulertu nahi bada.

 

Mr. Basque

William Douglass idazle eta antropologoa AEBtatik etorriko da jardunaldian parte hartzeko; elkarrizketa egingo diote bere ibilbidearen eta lanen inguruan, eta elkarrizketatzaileen artean izango da Miel A. Elostundo, “William A. Douglass: Mr. Basque” lanaren egilea.

Marcelino Irianni Argentinako diasporako ordezkariak ere hartuko du parte jardunaldian, online. Horiez gain, EHUko ikerlariak ere izango dira bertan: Jon Ander Ramos, Amaia Iraizoz eta Edurne Arostegi ikasleak eta Oscar Alvarez eta David Rio irakasleak. Ekitaldia bertso-elkarrizketan saio batekin borobilduko da.

Abenduaren 9koa jardunaldia berezia izango da, Mr. Basque bera Euskal Herrira bueltan izateaz gain, 2015 urtean unibertsitate desberdinetan egin diren mintegi eta ekitaldiei bukaera emango baitie, modu horretara, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ekitaldiak.

Topaketa goizez izango da Aretxabaletako campuseko areto nagusian, eta zabalik dago bertarako interesa duen edonorentzat.

 

EGITARAUA

9.15ean Agurra.

9.30ean Aurkezpenak:

  • Jon Ander Ramos (EHU): “Al estilo vascongado. Las celebraciones vascas de La Habana a través de la prensa”.
  • Amaia Iraizoz (UNR/EHU): “La prensa vasco-americana del siglo XIX en California y el sentimiento anti Chino como estrategia para la integracion en la sociedad americana”.
  • Edurne Arostegui (EHU): “Del ‘bosco’ al ‘Basque’: Estereotipos vascos en la literatura del oeste americano”.

11.30ean William Douglass: Mr. Basque-ri elkarrizketa (elkarriztea egiten Oscar Alvarez eta Miel A. Elustondo).

12.30ean “Bertso-elkarrizketan” saioa:

  • Oscar Alvarez.
  • David Rio.
  • Marcelino Iriani (Argentinatik online).
  • William Douglass.

 

Amerikanuak, euskal diaspora, Mondragon Unibertsitatea, Mr. Basque, William Douglass
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude