Euskal botere publikoek muga ditzakete eskubideak

Euskal botere publikoek muga ditzakete eskubideak –

Pandemiaren egunak zenbatzen ari garela dirudi. Era berean, entzuten ari gara eskumenik ez daukagula pandemiari aurre egiteko. Eta ez da hori bakarrik, Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako Gobernuari zera eskatzen dio: alarma egoera luzatu behar dela. Hasieran aldarrikatzen zuen alarma egoera ez ezartzeko, eta orain, amaitzen denean, kontrakoa. Hau da, badirudi Eusko Jaurlaritzak onartzen duela ez daukala eskumenik. Beste era batera esanda, onartzen da ez daukagula eskumenik, baina argi eta garbi ez digute esaten zeintzuk diren falta zaizkigunak.

Euskal botere publikoek muga ditzakete eskubideak

Orain arte Euskadiko Auzitegi Nagusiak, Administratibo arloak hain zuzen ere, ezeztatu du Eusko Jaurlaritzak neurriak bertan behera uztea. Nire ikuspegitik, erabakia argudio gutxirekin eta txarto oinarrituta zegoen. Erabakiaren aurrean Jaurlaritzak ez zuen errekurtsorik planteatu. Erabakiaren txostengilea epaile bat izan zen, epaile berezia benetan; izan ere, gogoratu zera esan zuela: «Epidemiologoak ikastaro bat egin duten osagileak baino ez dira». Hori esanda, zer esango ote du epaile horrek pandemiaren kontrako neurriak epidemiologo horiek hartzen dituztenean? Euren espezialitatea mespretxatu ondoren, egiten dutenaren aurrean mespretxua baino ez du azaleratuko, segur aski.

Epaileak Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak deuseztatu zituen eta horren aurrean Eusko Jaurlaritza geldirik geratu zen.

Dena dela, EAEn epaileekin gertatu dena ez da gertatu Nafarroan; beraz, ezin da esan epaileak esandakoa doktrina orokorra dela, nahiz eta Jaurlaritzak horrela onartu.

Orain, pandemiaren azken momentuetan, lege proposamen berri bat aurkeztu dute talde parlamentarioek (EAJ eta PSOE). Lege proposamen hori tramitatzen den bitartean, eskatzen dute Espainiako Gobernuak alarma egoera dekretatzea.

Beste aldetik, pandemiaren kontrako lege proposamenaren aurrean irakurtzen dugu PSOEren legelariek lege hori inkonstituzionala dela esaten dutela. Horrela bada, zergatik aurkeztu dute testu hori parlamentuan?

Oposizioak ez du ezer esaten. Badirudi onartzen dela estatuaren eskumena. Hasieran Eusko Jaurlaritza Alarma Egoeraren kontrakoa zen, eta orain aldekoa. Hasieran, Espainiako legelari batzuek salbuespen-egoera aldarrikatzen zuten. Eskubide murrizketak posible zirela bakarrik instrumentu juridiko horren bitartez. Gauza horien ondorio nagusia eta egoera korapilatsuak daukan emaitza hau da: Eusko Jaurlaritzak ez dauka eskumenik bere biztanleen osasuna babesteko.

Horren aurrean zera esan nahi dut nik neuk: Eusko Jaurlaritzak eskumenak dauzka, eta eskumen horren ardatza osasun arloan dago. Gertatu dena da pandemia hasi zenetik eta urte bat pasatu ondoren ezin dela, arrapaladan, horrelako erantzun juridikoa eman. Baina, edozein kasutan, onartu ezin dena da gure biztanleei esatea ezin ditugula euren babeserako behar diren neurriak hartu. Zergatik aldatu du irizpidea Eusko Jaurlaritzak, eta zergatik oposizioak ez du ezer esaten?

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak ez duela Alarma Egoera eskatzen. Nafarrek behar ez badute, guk Euskadiko Autonomia Elkargoan zergatik bai?

Euskal botere publikoek muga ditzakete eskubideak

Zuzenbide Administrazioko katedraduna EHU

7 pentsamendu “Euskal botere publikoek muga ditzakete eskubideak”-ri buruz

  • Lasagabaster jauna,
    Sentitzen dut, baina EAEk ez du eskumenik oinarrizko eskubideak murrizteko. EAE Espainiaren inbento bat da. Kolonien gobernazioa errazte aldera, metropoliak bertako eliteei manejatzen uzten dien kortijoa. Eta elite horiek oso ongi dakite nork ematen dien jaten eta zeini zor dioten obedientzia.
    Erabakiak hartu nahi baditugu, autodeterminazioa. Ez dugu besterik euskaldunok. Ez autogobernua, ez erabakitze eskubidea. Autodeterminazio eskubidea, nazioarteko zuzenbidearen arabera. Noiz hasiko gara gauzak bere izenez deitzen?

  • Ene Ba Ote, ikustekoak gara nola ezker abertzaleko tipoek buru belarri adoptatzen dituzten espainiar muturrekoek asmatutako ideiak, kortijoa, adibidez. Espainiarrek hori esaten dutenean berehala okurritzen zait noski beraien filosofia politikoaren asmoa guri, euskaldunoi eta abertzaleoi, egozten digutela. A ze etxekalte paregabeak eginak zaudete zuek, ezker ustez abertzalekoak!
    EAE ez da Espainiarren inbentoa, euskaldunok onartu eta bultzatutako erakunde politiko bat baizik, 36ko gudan Eusko Jaurlaritza horren ondorengoa, gure eskumenak eta askatasuna itzuli dizkigunak. Hau gutxiestu edota mesprezatu egiten duenak ez du abertzale ez euskaltzale izenik merezi.
    Non da zure autodeterminazio pinpirin hori? Hori bai dela ke eta asmo huts, hitzontzikeri galanta, tontoak engainatzeko banderita ergel bat besterik ez. Baina konforme nago, gauzak bere izenez deitu behar ditugu, euskal autonomi-forala mesprezatzen duena ez da abertzalea, teoriazko independentista baizik.

  • Bentazar, ikasi ezazu irainik gabe erantzuten.
    Eta nik dakidala, nafarroako eta iparraldeko euskaldunek ez dute zerikusirik izan EAEren sorrerarekin (ez 1936an, ez 1978an). Beraz ez, EAE ez da euskaldunon kontu bat. Euskaldun batzuen kontua baizik. Eta beste euskaldunak gero eta bazterrerago utzi dituena: EITBn esana “los vascos que viven en Hendaia”, Kantabriako mugaren irekiera eta halakoak.
    Ezker abertzaleak ez du inoiz agindu EAEn. Oposizioari errua botatzea tranpa egitea da. Agintean EAJ egon da EAEn 40 urtez, ez HB. Asumitu zuen egintzak eta ez ezkutatu oposizioan. Koldarra izatea da hori. Gobernuan dago boterea, ez oposizioan. HBri horrenbeste garrantzia emateak onartu nahi ez duzuen errealitate bat subkontzienteki onartzen duzuenaren seinale da: euskaldungoaren artean, HBero gehiago daude EAJotero baino. Baskoetan ez ordea. Zuk nahi zenuke zure inguru euskaldunean EAJotero gehiago eduki, baina ez, HBroak dira. Eta horregatik zure enpeinoan HBri errua botatzen, agintean zureak egon arren. Baina errealitatea hor dago: ez ETAk ez HBk ez dute INOIZ gobernua izan EAEn. Zuek izan duzue. Asumitu erantzukizuna, eta ez babestu oposizioaren jarreran. Gobernua, eta zer nolako indarrarekin gainera, zuena izan da. Ez gurea.
    Eta foraltasunaz hitz egin nahi baduzu, hitz egingo dugu. Baina foraltasuna ez da 1839ko urriaren 25 edo 1876ko uztailaren 21eko legeen ostean ezarri diguten tributo militar hori. Gaur egun dugunari “foraltasun” deitzea gure herriaren historia mezpretxatzea eta iraintzea da. Hori defendatzea gure herriaren benetako burujabetza ukatzea da. Gure herriari ezarri zaion tributu militarra ontzat ematen zabiltza, eta berdin berdin dizue. Hori da duzuen marko mentala: Espainiari zergak pagatu behar dizkiogu, eta hori ona da guretzat. Enfin.
    Gora foruak eta gora autodeterminazioa.

  • Eta “nire autodetrminazio pinpirin hori”, Bentazar, Nazio Batuen 1514(XV) Ebazpenean duzu, Afrikako deskolonizazio prozesu osoan duzu, Kosovoren independentzia aldarrikapenean, Katalunian, Irlandan 1922an, AEBetan 1776an (zoragarria benetan Independentzia Deklarazioaren testua, irakurri nahi duenarentzat), Kanakiako erreferendumean, Quebec-ekoan, eta mundua gertatu diren independentzia prozesu guztietan. Hortxe dago autodeterminazioa.
    Tontoak engainatzeko banderak berriz, “eskubide historikoak”, “autogobernua”, “erabakitzeko eskubidea”, “estatus berria” eta halako neohizkuntza ariketak dira, funtsean deus esan nahi ez duten espresio politak.

  • Ene Ba Ote, ikas ezazu irainik gabe idazten, kortijoa, elitea, Espainiaren inbentoa, kolonia… Hitz potolo nahiko zatarren andana besterik ez zen nik zuri erantzundako korreilloa. Hitzek esanahaia edukitzeko ahalmena izan behar dutela uste dut nik eta zure kasuan jerga politikoak errealitatea irensten du.
    Bai noski, EAE euskaldun batzuen kontua da, euskaldun gehiengoarena eta gainera euskaldunon asmo politiko bateratu baterako ezinbesteko pausoa ematen duena (lehenez politikoki izendatu eta zilegiztatu egiten baita gure euskal aberria). Nafarrek, legeak dioenez, bere borondatez egitasmo horretan integratzeko ahalmena dute. Edota zuk uste duzu demokratikoagoa izango litzatekeela nafarren borondateen kontra egitura politiko osotu bat osatzera? Sabino Aranak hori oso ondo zuen kontuan eta horregatik gure herriaren izaera eta filosofia konfederala aintzakotzat hartzen zituen: euskal eskualde historikoek beren borondatez osatu behar zuten euskal subjektu politikoa. Iparraldean borondate aski dagoenean hegoaldekoekin batzeko, orduan mintzatu gaitezke beraiekin elkartzeaz. Iparraldea eta Nafarroa EAErekin bateratu nahi izatea Iparraldekoen eta Nafarren borondatearen kontra hori sozial-faszismoa hutsa da. Bai, egia da, ezker abertzaleak bere ibilbide historikoan horrelako pentsakera haizatzen zuela, baina ez uste zuelako hori posible zitekeela baizik eta abertzaleago zelaren piurak itxuratzeko.
    Nosk, ezker abertzalea ez da gobernuan egon baina pistolaz, mehatxuz eta gogorkeri anitzaz kaña sartu du esanez berak ekarriko zuela independentzia, lurraldetasuna eta sozialismoa. Maximalismo nazionala eta soziala saldu dizkigu bere gogorkeria eta bere hilotzen kopuru zentenarioa justifikatzeko. Eta, egia da, bere emaitza kaxkarra baino ezkorra eta odoltsua izan da, derrota, sofrikarioa, presoak etengabeki gartzelan, eta abar. Halaere Bilduk Arnaldo Otegi bezalako tipo frakasatu bat aukeratzen du betiko leloa errepika dezan: oso guapoak gara, gora Fidel Castro… EAJk dugun burujabetza maila lortu du, euskal irakaskuntza, euskal azienda, euskal polizia, euskal telebista (nahi bezain txarra baina gurea eta ez beste edozeinek sortua). Lorpen horien aldean, zer du ezker abertzaleak alderatzeko?
    Barkatu, Ba Ote, dugun foraltasuna gauza zehatza eta inportantea da, Nafarroaren kasuan goitik-beherako erakuntza instituzionala suposatzen duena, Nafarroako Goi Tribunala barne. Bai noski iraganean botere gehiago genuen arlo batzuetan, baina gaur egun duguna ezin daiteke mesprezatu, gauzatua dagoelako eta ez dagoelako konsignetan, ameskerietan edota manifetan aldarrikatzen diren garraisi politetan.
    Espainiari zerga bat pagatzen diogu, ongi diozu, eta horren truke azienda propio bat dugu, harreman bilaterala dago eta horren ondorioz kuota bat pagatzen zaio. Baina ez-pagatze ez-gauzatuaren aitzakiz burujabetza maila hori gutxiestea edota mesprezatzea, hori ez da abertzale benetako baten buruan kabitzen. Gauza konkretuak ditut nahiago, manifen sukarretan aldarrikatutako haizeak eramaten dituen gorgoritoak baino. Ikusten da ez dela zure kasua.
    Zuk aipatu autodeterminazio hori gertatu izan da, bai, kasu batzuetan, baina noski zuk ez duzuna aipatzen zera da, bi aldeetako akordioz gertatu direla prozesu horiek guztiak. Hori nahi ahal duzu? Espainiarekin autodeterminazio eskubidea itaundu? Bai? Eta zer egingo duzu hori lortzeko? Eta helburu hori lortu bitartean, zer? Manifetan kalejira egingo ahal dugu?
    Eskubide historikoak zerbait zahatza dira, Espainiako legeak onartu behar izatea euskaldunok politikoki eratu garela Espainiako konstituzioa sortu baino lehen; gainera bigarren botere maila indartsu bat dira, eskualde historikoak dutena eta euskal azienda sortu du; etsaiak onartzen duen errealitate historiko-politiko hori mesprezatzea benetan tamalgarria iruditzen zait (eta hori egiten duenak, nire ustez, ez du abertzale izenik merezi, noski).

  • Kosovok eta Serbiak ze itun dute, Bentazar? Saharak eta Marokok? Egiak, mesedez, egiak. Nola egin? Asumi dezagun lehenbizi gure gaur egungo egoera ez dela normala, gu kolonizatuta gaudela, guk espainolek, frantsesek edo txinatarrek bezainbeste eskubide dugula gure estatu bat izateko, eta beste edozein aginte, dominazio edo sujezio ez dela zilegi. Eta segi dezagun hortik aurrera.
    “Espainiari zerga bat pagatzen diogu eta horren truke azienda dugu”, diozu. Eta zu foruen babeslea zara? Ez dakizu hain zuzen guk ogasuna genuela espainiari zergak pagatu aurretik? Kupoa tributu militar bat dela, bi okupazio gerra odoltsu galdu ostean? 1839/10/25 eta 1876/07/21 okupazio-legeak ontzat eman, eta Baldomero Esparterok Nafarroari manu militari diktatu eta inposatutako 1841eko “Ley Paccionada” babesten duzu, gainera.
    Zure logikak gainditu egiten nau.
    Dominazio egoera perpetuatzen duen tributu militarra, eta foraltasun antzutua goraipatzearen ergelaz ez zara kontziente, antza. Zureak entzunda, ulertzen da “EAJren euskal hezkuntza” horretan hezitako aurren %40ak foruak “errege pribilejio” deitzea selektibitatean, edo Kantabriako muga Nafarroako baina lehen irekitzea, edo UEMAtik udalerriak ateratzea, eta antzekoak. Eta gainera, besteoi abertzaletasun lezioak emanez. Harropuzkeria zer den.
    Agintean zaudete, agintean daramazue 40 urte, zuena izan da EAEk izan duen botere apurra. Zuek garatu duzue lurraldea, zuek ezarri dituzue Madrilen antzerako hirigintza legeak, Alemania edo Austriara jo beharrean eredu bila. Zuek eratu duzue 10 gazte plaza batetik ateratzeko bi furgoneta, 10 karga eta lau atxilotu behar dituen polizia. Zuek sortu duzue EITB, hasieran BBCrengan eredua bilatu ostean (jokaldi oso ona, hori ere, baina gero EAJk BBC beharrean Telecinco begiratu du). Eta zuek sortu EITB2, EITB1ek baino hamar bider diru gehiagorekin. Egin dituzue gauzak ongi, egia da. Zuntz optiko sare publikoa adibidez, bikaina izan zen. Baina orain saldu egin duzuen zuen lagun txit abertzalea PSOErekin batera.
    Azken urteetan galbidera daramazue herri hau, eta autokritika txikiena egin beharrean, EAEko datuak Norbegia edo SIngapurrekin alderatu eta lehiatu beharrean, Andaluzia edo Murtziarekin konparatu, edota ETA, biktimak, Venezuela, Castro eta Kim Jong Un-ekin zatozte.
    Zuen aberria, zuen estatua, ezereza da. Itxurakeria. Burujabetzari uko egin diozue, eta Espainia eta Frantziarekiko dominazioa onartu.
    Manifetan eta itxuretan Urkullu dabil, ttunttuna joaz Urkiolan hauteskunde kanpainan, edo Erkoreka, zaldibarkoa gertatu eta hurrengo egunean mendibueltan twiterren. Ortuzar eta Josu Jon Imaz “Gora Euskadi Askatuta!” oihukatzen Alderdi Egunean… Folklorea eta zikiña! Eta folklorea, halaber, erabakitze eskubidea, eskubide historikoak, nazio forala, autogobernua eta EAJk sortu dituen izen huts guztiak. 2015etik aipatzen dabiltzan baina urratsik eman ez duen “estatus berria” (beno eman zuen bai, autodeterminazio eskubidea bazterrean utzi zuen lantaldean, EAJk PSOE nahiago izan zuelako) eta antzeko pitokeriak. Eta beti igual. Lau urtetik lau urtera, gero eta espainol gehiagoren botoak jasoz (Xabier Arzalluz dixit), irabaziz, arrasatuz. Kolonien kudeaketaz harro, kolonoen eta metropoliaren mesedetan.
    Eta begira, mundu mailako pandemia batek burujubetza izatearen garrantzia argi eta garbi erakutsi digu. Hara zertan geratu den autogobernua: deusetan ere ez. Ezin jendea etxean gerarazi Madrilen baimenik gabe, Espainiako legediak hori dioelako. Baina gureak omen dira instituziook, foralak. Floralak, bai. Itxurazkoak.
    Fidel Castro hila da, eta historiak epaituko du. Aurretik ere esan dizut ez dudala gustuko Kuban ezarria duten gizarte kontrola. Baina galde ezaiozu zure buruari ea zergatik ezagutzen dugun 12 milioi biztanleko herri pobre bateko buruzagia, baina ezezagun dugun Hegoafrika edo Indiakoa.
    Zure falazia merkeak, zure whataboutismoa eta eztaibaida desbideratzeko duzun joera zikin hori garbituko bazenu. Azkenik, kortijoa eta elitea ez dira irainak.

  • Ene Ba Ote, zuk aipatu kasu horiek ditugu eta beste batzuk ere bai, halanola, Txekia-Eslovakia, Lituania/Letonia/Estonia-Errusia, Eskotia-Britainia Handia… Irudi du nolabait ezina ala armen mamua planteatzen duzula autodeterminazio prozesu bat aipatzerakoan.. Badakizu hemen ere ezker abertzaleak esaten duzela armik gabe ez zela autodeterminaziorik lortuko, eta ikusi dugu non bukatu diren horrelako iragarpenak, ezerez handienean, derrota politikoan, amore emate etengabean.
    Gure egoera ez da koloniala inondik ere, Ba Ote, gure populazioak onartutako marko politiko batean bizi gara (Gernikako Estatutoa, Amejoramendua…) eta marko horrek eskubide eta ahalmen batzuk ematen dizkigu. Eta aurrerapausorik eman behar baldin bada oinarrizko egoera hau kontuan hartu beharko da, bestela maximalismoaren aitzakiz ezerezera baigoaz, Kataluniako kasuan bezala, Estatu interbentzioa suposatu duena eta ustezko independentista guzti horiek berriz ere etsaiak konbokatutako hauteskundeetara makurtu beharra. Estatu bat izateko eskubidea? Errealitate politiko estatal konplexuan bizi garela onartu beharko zenduke (bai, ditugun erakundeak “estatu” dira, gobernuak, diputazioak…) inongo intxaurretan dagoen estatu bat aldarrikatu aurretik. Gauza zehatzak behar ditugu eta ez konsignetan bakarrik ageri diren mamu hitz potolduak.
    Eskerrik asko kontzertua eta bestelakoen kondairaren gogorapena ekartzeagatik, bai, garai horietan eskumen handiagoa genuen baina gure zerbitzuak eta gure eskumena horiekiko gaurkoa baino kaskarragoa zen, gauza batzuk berrereskuratu behar ditugu (esta estatutoak bide hori onartzen du bere dispozio adizionalean) eta beste batzutan hobe gaude. Falta zaiguna zera da, jendea komenzitzea, jakin dezatela eskubide horiek berrereskuratzea ona dela eta ongizatearentzat eta askatasunarentzat eragingarria. Bide konkretu bat behar da eta ez ezinean negarra ala dehiadar batean egotea. Gure arbasoek hori “erreintegrazio forala” deitzen zioten. Niri bide hori oso egokia iruditzen zait.
    Nire logika gauza konkretuetan oinarritzen da, ene Ba Ote, eta ez frustrazioaren itolarrietan (hauek izaten baitira demagogo populisten iskilua jendea engainatzeko). Zuk diozu euskal azienda oso gauza kaskarra dela, nik diotsut beharrezkoa eta ona dela, espainolek diote pribilejioa dela… Hiru postura horiek ditugu. Abertzaleena nirea, noski, zureak ez baitu inongo zehaztapenik, negarra, lantua eta barrikada besterik ez du ebokatzen eta bide hori badakigu non bukatu den, ETAren suizidio politikoan.
    Bai, noski, guk daramagu agintean 40 urte, gehienetan koalizioan, batzutan galdu dugu boterea (Patxi Lopez eta Martin Garitanorekin) eta berriz ere lortu dugu hori, eta hori horrela da jendeak botoa eman duelako, demokrazia hutsez eta ikusten da joku demokratikoa ez zaizula batere gustatzen, ene Ba Ote. Esaiozu boto-emaileari tontoa dela eta Arnaldo Otegi aukeratu behar duela euskal azienda, polizia eta irakaskuntza gobernatzeko. Patatus bat emango lieke.
    Guk sortu dugu ETB, guk sortu dugu Ertzaintza, guk sortu dugu Osakidetza, guk bultzatu dugu ekonomia berri bat EAE-n 80 hamarkadan Espainian baino langabezi eta krisi sakonagoa zegoenean eta zuek kotxe-bonbaz umetxoak hiltzen zenituzten bitartean, hori ekarri baiduzue, euskaldunon eta abartzaleon arteko gatazka, bulliying kallejeroa kargu publikoei, heriotza eta kaka-mediatikoa.
    Ene Ba Ote, gure herria Europako garatuenekin konparatu daiteke ongizate, zerbitzu eta bizitza mailan eta zuk hori ondo dakizu edota jakin beharko zenduke. Izorratzen dizuna horixe da, hori EAJri esker gertatu dela. Eta jendeak hori badaki eta horregatik ematen dio botoa. Eta Kubarekin nator arrazoi batengatik, zuen lider perpetuoak, Arnaldo Otegik (Kim Jong Un-en antzekoa hein horretan) Kubako sozialismoa mirestu egiten duelako eta lotsik ez duelako hori aipatzeko… Hori badela desgrazia handia, bigarren alderdi ustez demokratikoa diktadura odoltsu eta luze bat aldarrikatzea eredu gisa.
    Espainolen botoen arazoa berriz ere errepikatzen didazu Ba Ote, eta errepikatu beharko dizut, Bilduk oso gaizki agoantatzen dituela Espainiako hauteskundeak, jende piloa Podemos-eko espainolismora joaten zaiola, internazionalismoaren kalapitak; EAJk ordea ondo gordetzen du bere indarra horrelako hauteskundeetan, botoa abertzaleagoa eta finkoagoa delako. Kolonia, kolonoak, zu baizarela mentalki kolonizatu bat, erresuminaren filosofiaz bizi dena eta errealitateak ahier zaizkionak. Batez ere EAJ gorrotatzen duzu eta pozoin horretan bizi izan zara bizitza osoan, hori da ezker abertzaleak gure herriari eman dion ondarerik zikoitzena.
    Barkatuko didazu baina pandemia honetan Urkulluren papera ona izan da, oso ona, bai Euskadi eta bai Espainiarentzat, aktibitate ekonomikoaren geldiketa ekidin-arazi izan du (ezker abertzaleak fabrika eta aktibitate ekonomikoak itxi nahi zituen bitartean) ko-gobernantza planteatu du, hau da, autonomiek eskumena eduki zezatela pandemiaren kudeaketan, ekonomia prestatu du datorren krisiaren erronketarako (Covid-aren aurretik baino 9500 langabetu gehiago dauzkagu, konpara zazu Espainiarekin), hauteskundeak konbokatu ditu, ezker abertzalearen borondatearen kontra, eta gobern egonkor bat eman dio gure herriari. Eta, bitartean zer egin du gure ezker abertzaletxoak? Botelloia borroka fronte erabili Ertzaina kriminalitzatzeko, funtzionarien grebak konbokatu, beren jubilatuen manifak kaletatik barreiatu, Maddalen Iriarteren aurpegi erretxinatua jarrri telebistetan eta atzetik Arnaldo txotxongilo-eramailea arietatik tiratzen… Bamos, itxurarik ez du batak ala besteak zer egin duen, argi dago.
    Eta hara zer diozun “Fidel Castro hila da eta historiak epaituko du”. Bai, horixe zen Francok esaten zuena “historiak epaituko nau”. Barkatuko didazu berriz ere Ba Ote baina historiak ederki juzkatu du Fidel Castro, 60 urte boterean egon den diktadore bat dela dio, herria mixeri gorrian utzi duela, estatu poliziako-militar bat osatu duela, kubatarrak pateratan eskapatzen direla miloika horrelako paradisu batetik… Bai noski Fidel Castro ezaguna da munduko ezker-totalitarioaren eredu eta saindua delako… Horrelako diktadoreak defendatzea normaltzat jotzen duzu eta gure herriaren askatasunaren aldekoa zarela diozu? Nik ez dut Euskal Herri kastrista bat nahi, Ba Ote.