Euskadi ETA `apaintasuna´

02

(Lea Artibaiko Hitzaren bidez ezagutu dugu bideoa)

Bi nerabe ageri dira ikus-entzunezkoan, neskarena ematen duen logelan. Minutu erdiko esketxean “kutsidazu” botatzen dio ohean eserita dagoen neskatoak parean zutik duen mutikoteari, eta honek galtzak jaistean… parrez lehertzen da. “Barregarria egiten zaizu?” erantzuten dio mutikoak, neskak sakelakoarekin argazkia atera diola-eta, lotsaz.

Ikusleak imajina dezake telesail komiko babo horietariko baten aurrean dagoela, AEB-etako Hollywooden horren ohikoak izan eta gurean ere sarri pantailaratzen direnak. Seguruenera, honakoa da jokoa: ikus-entzuleak mutikoaren zakilaz mintzo direla usteko du, eta okertuko da, gerora argituko baita beste zer edo zer zutela barregura beste lotsa ematen ziena. Baina ez dago jakiterik, bideoan ezer gehiagorik ikusten da-eta. Ez jakitearren, ez dakigu zein telesaili buruz mintzo garen, ezta antzezleen beraien izenak ere.

Edukiak eduki, beste zerbait da euskaldunari begietara joko diona; nerabearen logelan eta apaingarri gisa, “bietan jarrai” dioen afixa baten beheko ertza ageri baita paretan josita, aizkora-kirten-suge-kiribildu eta guzti. Ezaguna egiten zaizue?

eta-bietan jarrai-afixa-euskadi eta askatasuna

Zer duzu buruan “Euskadi ETA `apaintasuna´”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude