Europako hauteskundeak = erreferendum subiranista (II)

Europako hauteskundeak
Aurrekoan idatzi genuen analisiari tiraka, politika fikzio gehiagorekin gatoz gaurkoan. Aipatzen genuen badirela zantzuak, Europako hauteskundea erreferendum subiranista bihurtuko dela pentsatzeko. Hona hemen, 2009 eta 2004ko Europako bozetako datuak baliatuz egindako infograma pare bat. Bistan da, datuak besterik ez direla, eta badirela hamaika faktore kontutan izan ez direnak. Baina tira fikzioa ikaragarri datsegigu zuzeularioi, eta datuekin jolastea ere bai, ezta?

1- Frente subiranista non zen 2004an eta 2009an?

Lehenengo infograma honetan 2004ko eta 2009ko Europako hauteskundeetan, larunbateko artikuluan aipatzen genuen balizko frente subiranista osatuko luketen aktore nagusiak zer koaliziotan zihoazen, eta zenbat bozka lortu zituzten aztertuko dugu.

2-Emaitzak asko aldatuko dira?

2004ko eta 2009ko emaitzak ikusi eta hori da geure burura datorren lehen galdera. Zenbaterainoko aldaketa emango da, egungo egoera politikoa dela medio? Frente subiranista aurkeztuko balitz nolako emaitzak erdietsiko lituzke? Nola eragingo du VOXen presentziak? Zenbat igoko dira UPyD eta IU? Kontuan izan behar dugu baita, 2009ko hauteskundeetan EHBildurik ez zela, eta erruz ahul zela ezker abertzalea su etenaren amaieraren ostean. EHBilduk bere olatuan segiko ote du? Erantzunik ez dugu, tamalez, hainbeste galderarentzako. Baina beheko infograman fikziozko emaitza batzuk simulatu ditugu 2009ko datuetan oinarrituta.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.