Eurokopa 2012ko lehen txandako gol denak, 2 minutuko bideoan

Futboleko gatza eta piperra golak direla ezjakinenak ere badaki. Horregatik, 90 minutu luzeegi egiten zaizkien horientzako bideoa da hau. Bi minututan bildu dituzte 2012ko Eurokopako lehen txandako gol guztiak, baldarrenak eta zoragarrienak. Zoritxarrez, sarri azkarregi doaz golak eta ezin da jokaldia nondik etorri den sumatu. Dena den, merezi du ikusteak. Orain arteko gol onena, Zlatan Ibrahimovic-ek Frantziari sartutakoa.

bideoa, eurokopa, futbola, golak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude