Euripean Marianne Vos garaile

MjUxOA==

Euriak eta haizeak ez du herbeherear gaztearen errendimenduan eragin eta gaur egun emakumeen txirrindularitzan onenen artean dagoela erakutsi du beste behin. Ondorioz, bera da Emakumeen Birako lehenengo liderra.Vos-en atzetik Giorgia Bronzini (Gauss RDZ Ormu) eta Elizabeth Armitstead (Cervelo Test Team) helmugarartu dira.

Lasterketa gogorra izan da. Euriak erabat baldintzatu du txirrindularien jarduna eta bizpahiru eroriko ere egon dira. Dena dela, Elorrioko San Agustingo harlauzatik ere ibili direla kontuan hartuta, okerragoa izan zitekeen. Lasterketaren gogortasuna ederto islatu dute txirrindularien aurpegiek helmugan; dena lokaztuta eta erabat nekatu trazagaz amaitu zuten lasterketa. Bizkaia-Durango taldeko Dorleta Zorrilla izan da lehenengo euskalduna 43. postuan.

Bihar Lekeition hasi eta amaituko da 112 kilometro dituen lasterketa. Lekoitz gaina (bigarren mailakoa) birritan pasatu beharko dute; oro har, ibilbide gorabeheratsua da, errekuperatzeko tarterik uzten ez duena.Zapatuan etapa bi izango dira. Goizeko sektorean Elorriotik Elgetarako ia sei kilometroko kronoigoera izango dute; orduan hasiko da argitzen Emakumeen Bira irabazteko benetako faboritoak nortzuk diren.

Arratsaldean, Iurretan irten eta Murgian helmugaratuko dira. Azkenik, domekan azken urteetan ohi duten moduan, Urduña inguruan ibiliko dira txirrindulariak. Urduña gaina eta jaitsiera bihurgunetsua erabakiorrak izan daitezke.

ETAPA ETA SAILKAPEN NAGUSIA (denak denbora berean)

1) Marianne Vos (Netherland Bloeit)

2) Giorgia Bronzini (Gauss RDZ Ormu)

3) Elizabeth Armitstead (Cervelo Test Team)

4) Alona Andruk (Safi Pasta Zara)

5) Kelly Druyts (Topsport Vlaanderen)

Irudia | Marianne Vos podiumean | Argazkia: Juanra de la Cruz | LGPL

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria