Euria ari du

Euria ari du –

Asier Azpilikuetak

Euria ari duEuria ari du. Ez preseski oraintxe. Eta ez preseski gaur. Baina azaroko lehenbiziko hemezortzi egunak euripean eman ditugu. Iruñean, bederen. Eta egunero altxatu gara zerura begira, Navarra Sumaren azken zaplaztekoaren zain. Zentsura ari du. Baina zentsura, putzura. Eta Pirritx, Porrotx, Marimotots eta tropa guztia, barrura. Iruñean ikusiko baititugu. Agian ez Udalaren babesarekin, baina bai herriaren laguntzarekin. Erregea ari du. Eta Teleberriren protagonista nagusi Arantza Tapiak Iruñean nafar pilotari bati Navarra Arenan txapela jantzi zion logika berean omenduko du Borboikoak enpresaburu bat, aurten Nafarroan hamalau langile hildako mahai gainean jarri dituzten enpresariek gonbidatuta. Euskarafobia ari du. Eta laster aldatuko omen digute Iruñeko euskararen ordenantza. Erdaldun elebakarrak lasai-lasai bizi daitezen, euskara entzun edo ikusi gabe. Eta oraindik ez dugu aurkitu zaparrada horri eusteko euritako egokirik. Gaur ez. Gaur euririk ez. Gaur eguzkia atzeman dugu laino artean, baina asteburuan Berri Txarrak-i, agur. Etorriko ahal zaizkigu berri onak! Ikusiko. Ikusi arte.

Euria

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.