Euneiz unibertsitate elitista gelditu

Euneiz unibertsitate elitista gelditu –

Oihartzun mediatiko handirik izan ez badu ere, aurrera jarraitzen du Euneiz (European University of Gasteiz) sortzea ahalbidetuko duen legearen bideratzeak. Euneiz egitasmoa Eusteiz 2018 S.A. entitate pribatuak bultzatzen du, ENTI eta EUSES hezkuntza-zentro atxiki kataluniarrek eta Baskonia eta Deportivo Alavés kirol-sozietate anonimoek sustatuta. Egitasmo hau proiektu zabalago batean kokatzen da, Innovaraba izen hotsandikoarekinuztailean aurkeztu zena. Eusko Jaurlaritzak proiektu hau, Araba Sport Capital izenburuaz, Next Generation EU funtsetarako aurkeztu du 64 milioi euro eskatuz (horietako 12,5 Euneizerako). Gasteizko Udalak zein Arabako Foru Aldundiak Euneiz finantzatzeko 480.000 euro bana jarriko dutela iragarri zuten ere. Diru publikoaren desbideratze honen propagandaren ikur nagusiak, nola ez!, honako hauek lirateke: lanpostuen sorrera (433 lanpostu, nola eta non sortuko diren zehaztu gabe) eta EAEko BPGari 12 milioi euro urtean gehituko diola.Esatera ausartu bai, baina zertan oinarritzen den ezagutarazi gabe…

Euneiz unibertsitate elitista gelditu

Euneizek bost gradu, gradu bikoitz bat eta bi master eskainiko luke, kirol eta osasun zientzien zein teknologia berrien arloetan (eduki digital interaktiboak, bideo-jokoak…). Horietako bi gradu eskaintzen dira jada EHUn(horietako bat Deustuko Unibertsitate pribatuan ere), eta beste hiruren antzeko ikasketak unibertsitarioak ez diren hezkuntza-zentro batzuetanbadaude ere. Era berean, Euneizek eskainiko lituzkeen bi masterren edukiak jasotzen dituen bi master eskaintzen ditu EHUk. Euskal jendartearen eskaerak ez du beraz justifikatzen ikasketa berri hauen eskaintza eta, are gehiago, 274/2017 Dekretuak jasotzen duen titulazioen harmonizazio beharra urratuko luke ere.

Euneiz unibertsitate publikoarekin lehiatzera etorri da. Batetik, ikasleak lortzeko, balizko ikasleak EHUri kenduz. Bestetik, diru publikoa lortzeko. EHUk EAEko aurrekontuetatik urtero jasotzen duen finantzazioa kalitateko hezkuntza-unibertsitarioa eta langile guztien lan-baldintza duinak bermatzeko nahikoa ez den bitartean, Euneiz egitasmoa diru publikoen banaketan sartuta dago jada eta are gehiago sartuko daetorkizunean. Beste eragile pribatu bat guztion dirua bereganatzen. Gaitzerdi Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean Euneizen presidenteak literalki esan zuela ez dutela eskatuko diru-laguntza publikorik proiektua garatzeko… Zertarako eskatu Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek bermatuko badizkiote funts publikoak?

Ikasleak eta dirua aipatuta, ezin utzi salatu gabeproiektu honen izaera elitista. Hain zuzen, agerraldi berean onartu zen graduen batezbesteko matrikula ikasturteko 8.000 euro izango direla. Itxura gordetzeko asmoz beka-politika bat aurrerago zehaztuko dutela iragarri bazuten ere, argi dago unibertsitate honen hartzaileak baliabide ekonomiko handiko familiak izango direla, neurri handi batean begirada atzerrian jarrita. Hemen egon eta diru publikoa jaso arren, hemengo gazte gehienek ez dute izango Euneizen ikasteko aukerarik.

Beste alderdi batzuek ere eramaten gaituzte proiektu honen aurka kokatzera. Aldebatetik, Euneiz sortzeko lege-proiektuak ez du zehazten euskarari emango zaion tratamendua, ezta zein presentzia izango duen ikasketetan.

Bestetik, ez dago zehaztuta zein izango diren langileen lan-baldintzak, arduraldi-erregimena, aukeraketa-prozedurak… Unibertsitate pribatuetan ohikoa den moduan, lanaldi partziala eta behin-behinekotasuna oso altuak izango direla aurreikus daiteke. Erakusgarria da ere irakasle eta ikertzaileen zerrenda oraindik osatua ez izatea.

Proiektuaren inguruko beste hutsune batzuen artean ikerketa ildoen zehaztapena, kalitate-adierazleen bermea,gobernu eta ordezkaritza organoen zehaztasuna edota instalazio aproposen ziurtatzea daude ere.

Honengatik guztiagatik, eta EHUko gobernu taldeak Euneizen aurrean izan duen jarrera epela ikusita, artikulu hau sinatzen dugun sindikatuok zein gazte eta ikasleen erakundeok Euneiz egitasmoaren aurkako jarrera berresten dugu.

Euskal jendarteak kalitateko unibertsitate publiko bat behar du, etengabe garatu eta behar berrietara egokitzeko gai dena, gure lege-esparru propiotik arautu eta bideratu behar dena, hezkuntzaren merkantilizaziotik at. Euskal Unibertsitate publiko bat, non lan-baldintza duinak izango diren eta herritarrei maila altuko jakintza eta ezagutza emango zaien, haien jatorri eta maila sozial eta ekonomikoa edozein delarik.

Hala ere, unibertsitate publikoa indartu ordez, beste behin ere ikusten dugu nola negozioa egiteko asmo elitista batek erakunde publikoen eta alderdi politiko batzuen babesa jasotzen duen.EAJren eta PPrensostengu argia eta PSEren EAJrekiko lerrokatzea ikusita, Legebiltzarrean bete beharreko azken tramiteak errazak izango zirelakoan geunden. Aitzitik, abuztuaren 18an indarrean sartu zen unibertsitateak sortzeko Errege Dekretuak hankaz gora jar dezake Euneizen egitasmoa. Ezen, argi baitago Euneizek ez dituela betetzen dekretu berriaren baldintzak unibertsitate bezala onartua izateko.

Hala ere, Legebiltzarrera begiratzeaz gain,momentua da gai honen inguruan zer esaterik duen eragile soziopolitiko bakoitzaren iritzia argitzeko eta publikoki adierazteko, jendarte bezala guztioi eragitenbaitigu. Idatzi honen sinatzaileok horretan jardungo dugu datozen hilabeteetan. Euneiz proiektua gelditzeko eskaeraren alde indarrak biltzeko momentua da.

.

Iñaki Etaio (LAB), Begoña Urbieta (STEILAS), Jorge Revuelta (CCOO), Rafael Sagastume (ELA), Jon González (CGT/LKN), Jabier Saenz (ESK), Asier Nuñez (EHUko Ikasleen Kontseilua), Xabi Urtasun (Ernai)

 

Euneiz unibertsitate elitista gelditu  Euneiz unibertsitate elitista gelditu   Euneiz unibertsitate elitista gelditu

Internazionalista. EHUko irakaslea

5 pentsamendu “Euneiz unibertsitate elitista gelditu”-ri buruz

  • Nahiko ados nago planteatzen duzuenarekin. Hala ere, irakurketa oso espezifikoa da. Berez, PNVk unibertsitate pribatuen aldeko apustua egiten du (egia esateko, zerbitzu publikoak suntsitu nahi ditu). Ez daukazue ezer esateko Mondragon Unibertsitateak jasotzen duen diru publiko mordoaren inguruan?

  • Mondragon Unibertsitatea “progrea” omen denez, ez dauka bekaturik. Herri honetan, baten batzuk neurtzeko darabilten sistema adarjotze galanta da.

  • Eta Txikitero et Tximino, zuek zer duzie esateko MUren aurka? Nonbait, zerbait esan duzue sekula? Deustuko Unibertsitatea zergatik ez duzue aipatu MUrekin batera? ahaztu egin zaizue agian? Hori sinestea nahi duzue? Akaso Deustukoak progreak direlako ez dituzte aipatu artikuluan?
    Grazia egiten didazue zuen whataboutism ezin argiagoekin.

  • Marzel Lizarassou 2021-09-20 22:06

    Neuk diru publikoa ez nuke inoiz eximen pribatuko inora bidaliko, unibertsitate pribatuetatik sindikatuetara, tokiko merkataritzatik hedabide pribatuetara, kirol taldeetatik gobernuz kanpoko erakundeetara. Euro bakar bat ere ez zerbitzu publikoetatik kanpora.

    Hori ez ezik, ekimen pribatuari ere ez nioke inolako muga edo baldintzarik jarriko: unibertsitate pribatuak publikoekin leihatu behar dira ikasleei eskaintza onena emanez, baita osasun aseguru pribatuak edota babes sozialeko aseguruak ere. Ez dut uste zerbitzu publikoek konpetentziarik ez izateak mesederik egiten digunik. Lehiatu eta optimizatu behar dira, eta jendeak beste aukera bat hautatuz gero, zerbitzu hobea eskatu ala birdimentsionatu egoera berrira egokitzeko.

    Eta hori ez da oihanaren legea, esan ohi den bezala. Hori gure poltsikoetatik ateratako dirua gauza garrantzitsuenetan ahalik eta modu onenean erabiltzea da, hirugarrenei mesederik egin gabe, eta diru publikoa inor aberasteko erabiltzea eragozten.

  • Ba ote! Opus ahaztu duzu. Zer daukazu Opuseko unibertsitatearen inguruan esateko? Agian Opusekoa zara? Ala laguna…
    Deustu, Opus eta MU unibertsitate elitistak dira botere ekonomikoak ta politikoak babestutakoak eta diru publikoz puztuak, bitartean zerbitzu publikoak poliki poliki desinflatzen ari dira…
    PNV, PP, PSOE ta Bildu babesten dituzte