Eulixa

Eulixa –

EulixaGarai bateko Hertzainak taldea bezala, eulixa najak. Moskeatua nagoela, alegia. Gure politikari so egin eta Wallyren galdera baizik ez zait burura heldu: non dago Navarra Suma? Non UPN? Estatuan, PPk aho mehe-mehez leialtasuna hitz eman badio ere Sanchezen gobernuari, ez zaigu egunik joaten ari Casadoren gezirik gabe, Díaz Ayusoren aizkorakadarik gabe, García Egearen mailukadarik gabe. Nafarroan, berriz, Lizarrako alkatetzaren inguruko ika-mika isilduta, bake santua. Chiviteren gobernuaren erabakiek ez dio erratekorik piztu eskuineko oposizioari. Lau hipotesi ditut: lehenbizikoa, berrogeialdiak Navarra Sumako agintari guztiak etxean giltzapetu ditu, wifirik gabe eta datu guztiak gastatuta; bigarrena, azken bortz urteetako hiper mega gain-antzezpenaren ondotik, indarrak ahituta eta unaturik harrapatu ditu krisi sanitarioak; hirugarrena, Iruñeko alkate Enrique Mayaren kasua baizik aireratu ez bada ere, egiazki, guztiak daude bitxoak jota: Esparza, Sayas, García Adanero, Pérez Nievas…; laugarrena, ederra prestatzen ari dira. Eulixa najak, bai horixe. Moskeatua, alegia.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko apirilaren 1koa]

Eulixa
Aingeru Epaltza

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude