Etxeko lanak ezbaian

Etxeko lanak, betidanik, geure hezkuntza sisteman egon diren hezkuntza metodologietatik erabiliena izan da. Baina, benetan lagungarriak dira, edota etxeko lanek ezberdintasun soziala eratu egin dute geure gizartean?

Batzuen ustez, Espaniako eskola eta institutuetan erabiltzen den metodologia, etxeko lanak bidaltzeko metodologia, hain zuzen ere; ikasleen artean ezberdintasunak sortzen dituzte. Izan ere, herrialdea jasaten hari den krisi ekonomikoa ikusita eta hemen dauden politikari korruptuen kantitate handia ikusita, herrialdeko biztanleriaren ehuneko handi batek ez dute akademia pribatuera joateko aukerarik, beste batzuek, leku pribatu horietara joateko aukera duten bitartean.

Iritzi hau daukaten pertsonek, adibide moduan, Korea Hegoaldekoa jartzen dute. Herrialde horretan, hamar ikasleetatik bederatzik hartzen dituzte klase pribatuak gaueko hamarretara arte. Aintzina, ikastola pribatu hauek gaueko ordu batean amaitu ohi zuten, izan ere, ikasleek izugarrizko lehiak izaten dituzte haien artean hoberenak izateko. Ideia hau mantentzen dutenek, geure herrialdean bizi diren gazteek interesa azkar galtzen dutela azaltzen dute, beraien lankideen erritmoa jarraitzeko gai ez direla ikusten dutenean.

Aditu askoren ikuspuntutik, gure herrialdeari, bere hezkuntza sistema aldatzeko ordua heldu zaio. Beraien ustez; gaur egungoa oso inkonpetentea baita, eta arrakasta ekonomikoa lortu nahi bada, herrialde askok egin duten modura, hezkuntza, herrialdearen ekonomiaren sorburu eta munduko hoberenen artean egotea lortu behar dugu.

Nire ustez, gure hezkuntza sistema, nahiko atzeratu dago, Finlandia edo Korea Hegoaldekoekin konparatuz, eta hori hobetzeko ahalegina egin beharko genuke.

Etxeko lanak ezbaian