Etxeko garagardoa, zazpi egunetan

Zeelanda Berriko garagardogile batek garagardoa etxean egiteko tresna erosoa asmatu du. Zazpi egunetan 23 litro garagardo egiteko gai da, hau da, ohiko prozesuak irauten duena baino lau aldiz azkarrago.

Ian Williamsek, makinaren asmatzaileak, Zeelanda Berriko telebista batean esan bezala, “badaude merkatuan etxean ogia edota kafea egiteko makinak; honako hau norberaren garagardoa egiteko lehen makina da”.

Trukean 3.000 euro inguruko prezioa izango du eta etxeko garagardoaren zaleen frustrazio handienetakoa arintzea du helburu, hau da, lau aste itxaron beharra garagardoa dastatzeko.

Makina honek edariari zapore uniformeagoa eman nahi dio, izan ere, etxeko garagardoak, normalean, zapore oso mikatza izan ohi du, legamia gehiegi, edota urdunegia izan ohi da.

Etxeko garagardoa, zazpi egunetan

Irudia | Garagardoa | Mike McCune | Creative Commons By SA

Etxeko garagardoa, zazpi egunetan