Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian –

Aldea salbaia da. Zarauzko etxebizitzen metro koadroak 4.345 euroko prezioa du, Espainiar Estatuko herri merkeenean berriz, L’Ollerían (Herrialde Katalanak), metro koadroak 441 euro kostatzen du. La Moraleja (4.231 euro/m2) eta Donostia (3.894 euros/m2) dira zerrendan Zarautzen ostean segitzen dutenak.

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian

Zarautz: Etxea urre, etxe hutsen herrian

2.800 etxe huts inguru daude Zarautzen. Etxe hutsen herri bat da. Ohe txukunak dituzte, desegiten ez direnak, hilabete bat eta hurrengoa pasa. Argitzen ez duten lanparak. Inor berotzen ez duten berogailuak. Erabiltzen ez diren sukaldeak, esne briken bat ozpinduta, gogortuta, udatiarren batek ahantzi zuena desentxufatutako hozkailuan. Hautsa hartzen duten egongelak. Zimeldutako landareak balkoian, belztuta, edo batere ez. Hilda daude etxeok, pertsianak beti itxita. Gau bat etorri, bestea joan. 2.800 etxeetan hori da eguneroko errutina urteko hilabete ia guztietan: ez da ezer gertatzen.

Etxeen prezioen sailkapena Espainiar Estatuan:

Garestienak:

1. Zarautz (EH) 4.345 euro/m2
2. La Moraleja (Madril) 4.231 euro/m2
3. Donostia (EH) 3.894 euros/m2
4. Sitges (Herrialde Kat.) 3.613 euro/m2
5. Bartzelona (Herrialde Katalanak) 3.478 euro/m2
6. Getxo (EH) 3.264 euro/m2
7. Calella (Herrialde Kat.) 3.236 euro/m2,
8. S’Agaró (Herrialde Kat.) 3.152 euro/m2
9. Sant Cugat del Vallès (Herrialde Kat.) 3.090 euro/m2
10. Hondarribia (EH) 3.061 euro/m2.

Merkeenak:

1. L’Ollería (Herrialde Kat.) 441 euro/m2
2. Bigastro (Herrialde Kat.) 508 euro/m2
3. Alguazas (Murtzia) 511 euro/m2
4. Íscar (Gaztela L.) 514 euro/m2
5. Callosa de Segura (Herrialde Kat.) 522 euro/m2
6. La Carolina (Andaluzia) 524 euro/m2
7. Ontinyent (Herrialde Kat.) 553 euro/m2
8. Jumilla (Murtzia) 554 euro/m2
9. Dolores (Herrialde Kat.) 572 euro/m2
10. Elda (Herrialde Kat.) 573 euro/m2.

Iturria: ‘Idealista’

Etxebizitzaren luxua Zarautzen eta Donostian –