Etxea edukitzea zer den!

Etxea edukitzea zer den! –

Etxea daukanak kezka bakarra du eta da etxea garbi, aratz eta txukuna edukitzea.

Etxerik ez daukana edo derrigortuta berea ez den beste etxe batean bizitzera kondenatuta dagoenak kartzela horretatik ihes egin eta berea eraikitzen hastea beste desiorik ez du, zertarako eta bertan munduko etxerik garbiena, aratzena eta txukunena izaten ahalegintzeko, hain baita gauza handia berriro ere etxea edukitzea! Berriro esan dugu, ari garen etxe hau izatez zaharragoa baita, ihes egin nahi dugun kartzela -besteentzat etxea- baino. Garbitasuna, araztasuna eta txukuntasuna denok nahi duguna da, baina tranpa da, eta gaiztoa, etxerik ez daukanari hori eskatzeko eskatzea, hori etxerako (besteontzat kartzela) nahi dutelako eta azken finean hauxe esaten ari direlako: “Hemen daukagun etxe bakarra hauxe da eta zuk garbitasuna, araztasuna eta txukuntasuna hainbeste inporta bazaizu egin dezakezun bakarra da nirea garbitu, araztu eta txukuntzea da. Nirekin behintzat ez kontatu zurea eraikitzeko”.

Horixe besterik ez da kontua.

Zer ari dira orduan batzuk egunak joan egunak etorri garbitasuna, araztasuna eta txukuntasunaren inguruan sekulako alamena ematen, gakoa etxea eduki ala ez eduki baldin bada? Hori tranpa egitea da eta kaka-nahastuz eta bazterrak aldrebestuz eztabaidaren gakoa ezkutatzea. Ridikulua ere bada, guztiz, kontuan hartzen badugu haiek defendatzen duten etxea -besteontzat kartzela- kuxidade galanta denean, Europan den zerritegi handienetako bat. Hori bai bazter kakazte horretan aspaldian martxan jarri eta etxe daukaten horiei zoragarri funtzionatu dien gurpilak pirritan segi dezan lortzen dute eta benetan duten desio bakarrari segida eman: “ez gaitezen sekula kartzela (haientzat etxe) honetatik atera”. Tentelena ere ikus dezakeentxoa bat da horrek ez daukala irtenbiderik eta askoz aukera gehiago daudela beste batzuek nahi genukeen etxe hori benetan garbi, aratz eta txukun izateko, eta beraz egin beharreko lehenbiziko gauza dela zerritegi hau utzi ahalik eta lasterren. Hori ikusi nahi ez izatea gauza bat uzten du ageri-agerian: Garbitasuna, araztasuna eta txukuntasuna ipurtzulotik pasatzen zaizkiela zerritegi horren batasun ukiezina “mehatxatuta” ikusten dutenean.

Etxea edukitzea zer den!Historiari errepaso ttiki bat ematen badiegu, berehala konturatuko gara zerritegi (besteentzat etxea) horretatik etorritako amarru, iruzur eta engainuak oso aspaldikoak direla, eta oso maiz sektore liberal edo progresista edo -egungo hizkeran- ezkertiarretik etorriak, betiere garaian garaiko hemengojauntxoak seduzitzeko asmoz eta arrakasta handia lortuz, egun bezala.

1978. urte haren bueltan izan ziren azken-aurrekoak beste sigla batzuekin, horiek ere, autodeterminazioaz gain -gaur egun erabakitzeko eskubidea- garbitasuna, araztasuna eta txukuntasuna exijituz erradikalenak ziren eta berrogei urtez hemengo jauntxoekin negozioak egiten pasa ondoren garai hartako lider asko zerritegi (haientzat etxea) hartako multinazionaletan administrazio kontseiluetan dabiltza egun, are zerriagoa egiten, haien etxea (besteontzat kartzela). Ikusten denez historia ez da askorik aldatu. Ikusten denez zerritegi (batzuentzat etxea) hartan garbitasuna, araztasuna eta txukuntasuna aldarrikatzea errenta baita.

.

P.D Ni Kataluniako presidente banintz, lerrook idazteagatik, zerritegi hartako medio guztiak ni xenofobo, arrazista eta etnizista deitzera aterako lirateke denok kalera abesbatza batean nola, eta horrela egia handia bat ezkutuan edukitzeko: lur-azaleko parte honetan, egun Katalunian bezala, mendeetan eta mendeetan arrazak edo haiek bezalakoak ez direnakakabatzeko eta nazio ez den naziotasun bat inposatzeko bortizkeria ikaragarria erabili duten bakarrak zerritegi hartako arduradunak izan direla eta direla. Nik amesten dudan etxean, munduko garbiena, aratzena eta txukunena izanik tokia edukiko ez luketen bakarrak herri xehearen zapaltzaileak, ustelak, iruzurtiak, lapurrak, diru-goseak eta azpijokalariak lirateke baina ez legoke inolako trabarik arabiar, afrikar, kurdu, amazig, ingeles, txino edotaespainolentzat ere, guztiak euskara jatorrean ari direla.

Nik esango nuke zerritegi hori dugula eredu paregabe zer ez den egin behar ikasteko. Gure jauntxoak, berriz, zerritegi hori eredu hartuta, kakapuztin hori ahalik eta lasterren onar dezagun jo eta su dihardute, espainiera jatorrean ari direla.

Etxea edukitzea zer den! Etxea edukitzea zer den! Etxea edukitzea zer den!
etxea, garbitasuna, kartzela, Katalunia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude