ETB1en ahalegina (etorkizuneko telebista duina)

ETB1en ahalegina

.

 Mikel Irizar Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria da duela urte erditik hona, eta Piperrautsa du bere bloga, izendapena jaso baino askoz lehenagotik. Bertan, eta aspaldian bazterrotan irakurri ditugun iritzien kontrara, ikuspegi baikorrarekin eman dio begiratua Euskal Telebistari.

.

.

ETB1en ahalegina

Egunotan asko aipatu da ETBren gainbehera, bi ezaugarri azpimarratuz: telebista guztien porrota eta euskarazko irratien arrakasta. Telebistei dagokien bilakaeran, ordea, nik beste zerbait ikusten dut:

ETB1en ahalegina

Bi telebisten kasuan ikusten da 2011n inflexio puntu bat, nabarmenagoa ETB2n. ETB1en emaitzak iradokitzen du ordoki moduko bat aurkitu duela euskarazko kateak % 2aren bueltan. Ez behintzat hainbat titularretan irakurri dugun jaitsiera beldurgarria.

Ez dut nik ukatuko EITBren krisi ‘existentziala’ eta euskal komunikazio sistema osoaz hausnarketa egiteko dugun premia. Baina justiziazkoa iruditzen zait aitortzea ETB1 egiten ari den ahalegina toki bat aurkitzeko. Duela ez asko entzuten nion Leire Palaciosi estimatzen hainbat saio berri (‘Gu eta gutarrak’ edo ‘Herri txiki…’ aipatu zituen) telebista hurbil eta herritarraren adibide bezala. Nik kategoria berean erantsiko nituzke ‘Tribuaren berbak’ eta  ‘Burubero’, edo ‘Azpimarra’ informazio saiotan eta ‘Aitaren etxea’ fikzioan.

Begirada luzatu eta pentsatu beharrean gaude zer nolako telebista nahi, behar, eta egin ahal dugun. Eta, komeni bada, hankaz gora jarri egiturak eta ohiturak. Aldatu beharko da telebista, eta aztertu beharko dugu ikusleok ere zer eta non ikusten dugun. Baina irudipena daukat esandako saio horiek -denak edo batzuk, edo horien aldaerak- tokia izan dezaketela etorkizuneko euskal telebista duinean.

etb

ETB1en ahalegina
ETB1, euskal telebista
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “ETB1en ahalegina (etorkizuneko telebista duina)”-ri buruz

  • Funtsean, aukeratu behar da ETBn lehentasuna euskarari edo erdarari emanen zaion. Orain arteko aukera argi dago, eta ez dirudi aldatuko denik. Euskarari lehentasuna emateak ikusle kopurua jaistea esan nahi du.

  • Izugarria bezain ikaragarria da hau!
    Familia guztia aitonarekin telebistaren aurrean.
    Ez du erdarazkorik jasaten, euskarazkoa baino ez baitu nahi.
    Zeharo arrarotzen ari zaigun euskaldun bakarrenetakoa nonbait. Azkenetakoa, alegia.
    Pozik dago gaur: euskal abestiak iragarri ditu ETB1ek.
    Eta halaxe da: Iruñako Orfeoiak 150. urteurrenean (2015eko irailaren 26an, hain zuzen) eskaini zuen emanaldia ari da hamaikagarrenez ikusten.
    Gustura baino gusturago dago hemen, Maite Iturbe bezainbeste ziurrenik: aitona euskal abestiak ezpainetaratzen eta Maite,ordea, aurrekontuetan aurreztu eta aurreztu.
    Eta gero, ETB1ek ez duela ikuslerik!

  • LARUNBAT GAUA dala esatea ahaztu zaigu, alajaina!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude