Gazteen %15ak ez omen du ETA kondenatzen

Ogia erosteko ere bai - A30_Tsitika cc
Ogia erosteko ere bai - A30_Tsitika cc

“Aupa! bai, emango ogi barra bat”

“Zerbait gehiago?”

“Bai Berria ere hartuko dut.”

“Oso ondo, 2,20 euro. ETA erakundearen jarduna kondenatzen al duzu?”

“Zer????”

Bai txiste bat bilkatu da jada kondenaren asuntoa. Jada ogi barra bat erosteko ere erakunde armatuaren gaitzespena eskatzen dute. Agian ez hainbestekoa izatera iritsi, baina hurbil dabil, eta noski, iritsi daiteke halakoa izatera. Ikusi besterik ez da egin behar nola Pirritx eta Porrotx pailazoei ere eskatu zaien kondena. Pailazo batzuei! Zer da hau? Horrela hasiz gero Rolling Stones taldeari zergatik utzi zitzaion Anoetan jotzen, ez zuten eta ezer kondenatu. Garbi dago Stonesak ere “proetarrak” direla. Mesedez…

Orain Arartekoak argitara atera duen txosten batek dioenez gazteen %15ak ez ditu ETA eta bere ekintzak gaitzesten. Honen inguruan galdegin zioten Rubalcaba barne ministroari berari, eta datuak “sakon” aztertuko zituela esan zuen. Hala ere Zapateroren gobernuko kideari, zenbaki horiek “gehiegizkoak” iruditu zitzaizkion, eta hala izanez gero, “oso kezkagarriak.”

Arnasteko ere laster kondena publiko bat firmatzea eskatuko dute. Ez dute nahikoa presoen argazkiak kentzearekin, presoen familien elkartasuna debekatzearekin. Nik, Rubalcabak edo Patxi Lopezek eskatzen dutelako ez dut kondenarik publiko egingo. Nahikoa da.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Gazteen %15ak ez omen du ETA kondenatzen”-ri buruz

  • Beste modu batera ere planteatu daiteke gaia: gazteen %85ek kondenatzen du ETA.
    Pozik egon beharko lukete!

  • Bai, ETAk ere ongi irakurri beharko luke albistea. Gazteen %85ak kondenatu, arbuiatu, salatu, deitoratu egiten ditu bere “ekintzak”. Alegia, ETAk ez duela ez herriaren ez gazteen borondatea errespetatzen. Finean, militar batzuk gehiago dira, gizon-emakumeok elkar ulertzeko dugun gaitasunean sinesten ez dutenak, eta beraien iritzia pistolen bidez inposatu nahi digutenak. Edozer gauza egiteko kondenatzea eskatzea demokraziaren aurkako gehiegikeria da. Baina, iritzi desberdina duena akatzearen aurrean, garrantzi handirik gabekoa, aidanez.