ETAren itzulera

MTA3Nw==

ETAk bost hilabete luze darama atentaturik egin barik. PSOE, berriz, noraezean dabil, krisi ekonomikoa ezin gaizkiago kudeatzen, eta gero eta atzerago inkestetan. Testuinguru horretan, eta Detroiteko atentatu-ahaleginaren uberan, Rubalcaba plazaratu zaigu esanez ETA prestatzen ari dela ekintza bortzitzen bat.

Zer dela-eta premia hori ETA gaurkotasunaren lehen mailan jartzeko? Larunbatean, Al Qaedaz ari zela,  Manuel Castells soziologoak eman zidan argi apur bat La Vanguardian idatzitako artikulu batean: El retorno de Al Qaeda. Bertan, egileak galdera egiten zuen nondik zetorkion Al Qaedari ahalmena halako izua eragiteko, kontuan hartuta 2001a ezkero sekulako egurra jaso duela han eta hemen. Erantzunak balio lezake berdin-berdin ETAri aplikatuta:

– Parte de la respuesta, como he documentado en mi reciente libro Comunicación y poder, proviene del interés mediático y político de activar en nuestras mentes la emoción más primaria, el miedo a la muerte, para condicionar nuestro comportamiento. Los medios porque venden y los políticos porque así nos domestican.

Gaia gurera ekarrita, badirudi baten batek interesa duela beldurraren garra pizteko gure baitan, hori piztuta, errazagoa izango delakoan justifikatzea zenbait erabaki, bestela zailak justifikatzen, hala nola espetxean eustea ezker abertzaleko zenbait jende, hain justu indarkeria alde batera utzi eta bide politikoa aldarrikatzen ari dena.

Esango nuke zenbaitek adostu dutela gurte etorkizun hurbila: behin Eusko Jaurlaritzatik egotzita, abertzaleei kendu egin behar zaie boterea bai diputazioetan eta baita udal handienetan ere. Horretarako, partiduen legea indarrean egon behar da, ETA lanean, eta ezker abertzalea, mutu. Eta ETA ez bada mugitzen, jokatu mugitzen ariko balitz bezala, ekintza bortitzen bat prestatzen balebil moduan.

Joxe Aranzabal. Faroa. cc-by-sa

Irudia | ETA | Daquella manera | Creative Commons By SA
ETA, politika
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “ETAren itzulera”-ri buruz

  • Izaskun Pérez
    Izaskun Pérez 2010-01-03 14:36

    Honen ildotik ere Naomi Klein eta Alfonso Cuaronen La doctrina del shock: http://www.youtube.com/watch?v=_nNJM0kKrDQ

  • Guztiz bat nator gizon honek dioenarekin. Hala eta guztiz ere, Rubalcabak bigarren aldiz adierazi du ETAk zerbait egiteko asmoa duela eta hori egia izatekotan akabo aurrera eramaten ari diren barne hausnarketak etab…

  • Izaskun Pérez
    Izaskun Pérez 2010-01-03 17:54

    Bueno, atzo motxila bat lehertu zuten Barajasen, ETAk bonba autoa jarri zuen aparkaleku berean. Noiz ikusi da halakorik?

  • ZuZeu

    […] (Gai honekin lotutako artikulu bat idatzi zuen Joxe Aranzabalek) […]

  • Egia esan, nik zuen moduan ikusten dut egoera. Espainiako Gobernuari asko interesatzen zaio ETA hor egotea, eta bereak egiten jarraitzea, zuek aipatutako arrazoi guztiengatik. Horregatik, nire ustez, aurrea hartu behar zaio gobernuari. Espero dot ETAk ekintzarik ez egitea, horrek “etsaiari” emango ziolako arrazoia…. (“etsai” ezker abertzaleko zenbaiten esanetan..)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude