ETAren agiria eta kea

ETAren agiria eta keaGaran argitaratu dutena irakurri ostean, laugarren puntuari erreparatu diogu, izan ere, gainerako guztian, politikaz ari baita agiria edo, bederen, ETAren ikuspegia kontatzen eta desideratum bat egiten.

Laugarren puntu honetan biltzen du ETAK, bera zer egiteko dagoen prest:

“4.- ETA-k, bere aldetik, dagokion eremuan aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak emateko prestutasuna adierazten du.

Eta erabat abstraktua geratu zaie formulazioa, ezen populua hitz guztiz zehatzen zain dagoen honetan, ezin liteke halako kerik saltzen ibili.

Indefinizioaren adibide dira “dagokion eremuan” eta “beharrezkoak diren urratsak emateko prestutatsuna“.

Gaur eta hemen, kea baizik ez dira hitz horiek. Edo halakotzat izango dira hartuak, kasurik onenetan ere.

Irudia | Kea baino gehiago ote da? | Darkage187 | Creative Commons By SA

ETAren agiria eta kea

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

20 pentsamendu “ETAren agiria eta kea”-ri buruz

  • eta tontoak hatzamarra baino ez du ikusten
    edo kea saltzen ari dela pentsatu du…

  • Beraz, Edu, agian beheko formulazioa egokiago izan daiteke, izan ere, neu nahiko tontu esnatu bainaiz edo gaurko homilia ez dut ondo ulertu.

    Hartara, Euskal Herriko gizon-emakumei (tontuei barne) dei egiten diegu, nork bere alorrean eta dituen ahalen arabera, Euskal Herriaren alde borroka egin dezala. (Baina kontuz! Horrek ez du esan nahi nork bere “ahalak” modu itsuan erabiltzeko eskubidea duenik, are gutxiago Euskal Herriaren izenean, hau da, ez hartu aitonaren eskopeta zure ahala erabiltzeko, horretarako gaude gu). Herriaren aktibazioa baita Euskal Herriak aurrera egiteko berme nagusia.

    Nik uste dut argiago geratzen dela.

  • ETAren komunikatuen aurrean, ni BETI sentitu naiz TONTO, INOIZ EZ dut EZER ONDO ulertu, beste PLANETA batekoa sentitu naiz. Zer egin dut nik, oi ETA jakintsu hori, zuk HERRIA diozun horren parte ez sentitzeko, zuk HERRIA diozun horren parte izan NAHI EZ izateko?

  • Batzuk etologian eta hermeneutikan adituak badira ere, eztabaida hau guztiz asimetrikoa da. Izan ere zuk hori esan dezakezu eta ni, ados ez banengo, ezingo nuke kontrakoa esan.

    ETAren aurka zerbait esatea zilegi eta posiblea da, eta edonork egiten du baina legeak hala esanda ezin da ezer esan ETAren alde ez borroka armatuaren zilegitasunaren alde.

    Bada! Ez dut hitz egingo ETAren inguruan, ez baitut arazorik nahi. Jean Paul Sartreren inguruan hitz egingo dut. Izan ere Sartrek argi utzi zuen: “klase sozialekin bukatu behar da, beharrezkoa den edozein molde erabilita”. Eta gero berdina esna zuen Malcolm Xek, “txurien eta beltzen arteko ezberdintasunekin amaitu behar da “by any means necessary””. Eta horren ondotik Mandela terrorista etorri zen, esateko Hego Afrika askatu behar zela “by any means necessary”. Baina noski, hori ezin zen argi eta garbi esan, batez ere Mandelak ez zuelako gartzelara itzuli nahi. Horregatik Spike Leek “Malcolm X” filma grabatu zuenean Nelson Mandelaren diskurtsoa esaldi horretan bukatu zuen eta ez zuen jarri “by any means necessary”.

    Eztabaida ez da, beraz, #ren jardun armatua zilegi den edo ez, baizik eta beharrezkoa den edo ez eta hleburuak lortzeko merezi duen edo ez.

    Momentu honetan Ezker Abertzaleak markatu duen ildoan aurrera egiteko ETAk mugimendu batzuk egin behar ditu. Mugimendu horiek ziurrenik (aurreko guztietan hala izan da) beste eragile eta nazioarteko ordezkariekin hitz egin dituzte. Agian ez paktatu, baina bai kontrastatu. Beti egin dute horrela, oraingoa ez du zertan ezberdina izan (nahiz eta aldebakartasunaren inguruan hainbeste hitz egin). Eta beraz euren komunikatuan, bizpahiru orrialdeko horretan, esaldi bakarrak hartzen du garrantzi berezia. Argitaratutako 7 puntuetako bakoitzak zerbaiti erantzuten dio eta kanpoko eragileentzat 4.a da, noski, garrantzitsua. Eta zer dio?

    “4.- ETA-k, bere aldetik, dagokion eremuan aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak emateko prestutasuna adierazten du.“

    Beraz, ETAri dagokion eremuan (hau da, borroka armatuaren eremuan) aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak (hau da, aldaketa politikoa gerta dadin behar diren gutxiengoak) emateko prestutasuna adieratzten du. Ez dago askoz gehiago eztabaidatzeko. Horrek zer esan nahi duen? Ba “by any means necessary”. Is it necessary? That’s the question, my friend.

  • Hasierako sarrera luzearekin, ADOS oro har, Theklan. Gero… TONTO sentitu naiz berriro.

  • Ni ez naiz TONTO sentitzen, nahiko garbi ikusten baitut esandakoa ondo pentsatuta dagoela, alegia, gauzak argi eta garbi esatea ez zaiela komeni. Erdarazko “marear la perdiz” esakera bikain etortzen da ETAren komunikatu bakoitzarentzat. “Balones fuera” ere bai.

  • Julen, nik uste nahiko argia dela esaten dena. Ulertu nahi ez duenak bestelako arazoak ditu, ez motza izatea.

  • Theklan, argia bada esaten dena, zergatik hainbeste harrabots? Zeure idatzien arabera, beste erredakzio bat beharko zuen “dagokion eremuan” horrek bere lekuan jartzeko: “Borroka armatuaren eremuan” alegia. Ondo diozu hori, baina hurrengoan zeuk ere egin duzu ariketa autozentsurazkoa. Diozu ” aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak”ren lekuan, behar lukeela “aldaketa politikoa gerta dadin behar diren gutxiengoak”. Ez du ezer aldatzen, ez ETArenak ez zureak ez baitute konkreziorik. Zer ote da “beharrezkoak diren urratsak” hori, borroka armatuaren finiera esan nahi duen eufemismo bat izan ezean? Zeu ere kutsatuta agertzen zara, hitzak eta esnahia bahiturik, zoritxarrez.

  • Demagun ez naizela motza, eta gainera ulertu egin nahi dudala. ZER egin behar du NORK zehazki, ETAk HERRIAk eskatzen diona egin dezan (armak utzi eta, behin horretara iritsita, deseginez gero hobe)? Zeintzuk dira, ETArentzat, “aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak”? NIk ere zerbait egin behar dut horretan? Eta zein da ETA niri noiz ZER egin behar dudan esateko? EZIN dut ezer ulertu, eta egia esan berdin zait: kontsidera beza ETAk BERAK ERABAKITAKO “gutxiengo” horiek betetzen ari direla (garela?) eta izan dadila horrekin koherente, eta denok POZIK.

  • Kristo Bedeinkatua, Julen, galdu naiz. Zeharo.

  • Jo! Nirekin ere galdu egiten zara? Ba zuri arrazoia ematea zen nire asmoa!

  • Rubalcaba eta Rodolfo Ares oraindik deskojonatzen daude komunikatua irakurrita ETAk esan nahi duena esateko garbi potrorik ez eta berriz ere indefinizioan galduta dabilela ikusita.

    Aitortu beharra dago potrotatik ederki helduta dauzkatela eta españolak nahi dutena egiten ari direla ETA eta ezker abertzalearekin.

    Horrela gabiltzan birartean españolak irabazle.

    Norbaitek edukiko al du behar dena behingoz sueten puta bat iragartzeko eta inora ez garamatzan bide hau behingoz ixteko?

    Orduan bai geratuko direla fliopauta zer esan ez dakileta Rubalcaba eta konpainia.

  • Gari Garaialde 2010-03-22 16:00

    Tonto izaten segitu NAHI duenak segi dezala hortan, nik ulertu ditut, bai agiria eta bai Theklan-en oharra (ados egon ala ez). Agian hori da arazoa…

  • Kea eta kea. Betiko leloa zuena ere. Hemen kea denek saltzen digute, ez bakarrik ETAk. Erretorika beti izan da politikarien tresna, beti dabiltza itzulinguruekin.

  • LUCAS ZE KEA? ze ari zara? ez dkait zergatik baina nik uste asmatuko nukeela nori ematen diozun bozka “abertzalea eta ezkertiarra” baldin bazara…zurea bai ez dela kea besterik! Badago jendea, eguneroko lanean euskal herria eraikitzen ibili beharrean, inora ez garamatzan kritikak idazten ibiltzen dena, zu bezala, eta bada garaia gizarte OSOA eszenatoki demokratiko baten alde jartzkeo eta ezkertiar eta abertzale guztiak independentziaren bidean lanean jartzeko gutxi batzuk ez dezaten dena eman eta denok pixka bat emanez asko egin ahal izateko. Lanera!! zu erakundearen kontra egote aulergarria da, baina zur kontra dauden eta deus ere egiten ez duten horietakoa zarela lukas, hau da, bakarrik kritika artikulu bat idatzi eta aktibatzeko garaia datorrenean hain itsuturik zure kritiken mundu hortan eraikitzailea den zerbait eta lanerako motibantea dne zerbiat idatzi beharrean kritik abat nondik aterako eta hori gero praktikara eramanen ez duen zerbait idazteko prest,

  • Lukas Mateo 2010-03-23 07:27

    BAT agurgarria, nondik atera duzu ni “abertzale eta ezkertiarra” naizela? Nondik ateratzen duzu “deus egiten ez duten horietako” naizela eta niri buruzko beste baieztapen guztiak. Barkatu, baina ez dut uste elkar ezagutzen dugunik, ala ezagutzen duzun jende mota baten paradigma bihurtu nauzu?
    Nire artikuluaren gaia ez da ni zein jatorra naizen ala ez, baizik eta ETAren komunikatu irakurri berriari zer irizten nion “benetan” beste inoren iritzirik ezagutu baino lehen. Eta horixe iritzi nion: kea zela. Pozten naiz zuri ez bazaizu hala iruditzen eta gustura irakurriko dut zure iritzia, neurea aldatzeko balio dezakeen esperantzan. Egia esanda, etsigarria egiten baitzait hainbeste eufemismo eta perifrasi alferrikako ikustea, hainbeste ke, azken finean, armak laga eta herritarrei utziko diela euren bidea egiten esan ordez. Behingoz.

  • Dena ulertzen duzuenoi eskatzen dizuet, mesedez, erantzuteko galdera xume hauei, ahalik eta zehaztasun handienez:

    1) Zer egin behar du nork, ETAk su-etena eman dezan, armak utz ditzan edo betiko desager dadin?

    2) Zeintzuk dira, ETArentzat, “aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak”?

    3) Herritarrok ere zerbait egin behar dugu, edo egin dezakegu, horretan laguntzeko? Zer?

    4) Hala bada (eta kontuan hartuta herritarren gehiengo nabarmenak zer eskatzen dion aspalditik ETAri), zein da ETA eta nork ematen dio zilegitasuna herritarroi zer egin behar dugun esateko?

    Ergela izango naiz, baina uste dut argienek ere nekez uler dezaketela gaur egun ETA. Ea norbaitek kontrakoa erakusten duen behingoz nik ulertzeko moduan.

  • Julen
    eskatzen dituzun erantzunek gartzela dute sari
    ergela izango da erantzuten duena, ez zu

  • Iepa Julen; ETAk nahi du “zerbait” lortu Nafarroari buruz, baina hori inork ez dio negoziazio mahai batean oparituko.

    Gogoratuko duzunez, Batasunak proposatu zuen autonomia bat Hegoalderako (Euskadi eta Nafarroa).

    Ildo beretik doa Imanol Muruak liburu aurkezpenetan esan duena; Nafarroagatik moztu zirela negoziaketak.

    Nire iritzi pertsonala: Nafarroa negozia-ezina da mahai batean, eta nafarrek erabaki beharko dute gainerako euskalherritarrekin bat egin nahi duten ala ez.

  • frogatu nahi nuen batetik idazten duzunaren inguruan gero ea jendeak idazten duena irakurtzen zenuen edo ez Lucas, zirikatzen nenbile hortaz ere, badago jende asko idatzi eta gero ez duena besteena irakurtzen ezta ezntzuten ere…orian ez esan esaldi mitikoren bat “herriari entzun beharko lioke nik dakidan batek” eta horrelakoak,jeje. Bestetik, ba egia esan, ez dut uste kea denik, biana zuek gauzak planteatzen dituzuen moduan ezin dira planteatu erakunde armatu batean, “bihar uztiko dugu eta listo” esanez eta denak ados…eta esan nuen atzo ere orian denok ere badugula garaia lanean jartzeko bakoitz abere esparruan, kulturan, euskalgintzan, hezkuntzan…nazio eraikuntzan. Eta atzo ezkertiar eta abertzale zinen esatean, jarri bezain laster pentstau nuen, agian ez da, baina agian bai, horregatik ez dkait ongi irakurri duzun baina “baldin bazara” jartzen du.