ETAko agiriaren inguruko erreakzioak

MTc3Nw==

PP

Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramaileak ETAren agiriak ekarpenik egiten ez duela adierazi du eta taldearen egiazko asmoak Parisko atentatuan adierazi zituztela gehitu du.

PSOE

PSOEtik ere antzeko erantzuna eman dute. Agiriak ezer berririk ez dakarrela adierazi du Iñai Arriolak, Gipuzkoako PSEko buruak.

ARALAR

Agiriarekin desadostasuna iragarri du Aralarrek eta ETAri eskatu dio, Euskal Herriaren borondatea errespetatu nahi izanez gero, armak alde bakarreko erabakiz utz ditzala.

HAMAIKABAT

“Ezer berririk ez dagoela” esan du Hamaikabat alderdiak, eta ezin dutela  astearte gaueko gertakariak gertatu ez balira bezala hitz egin. Euskal gizarteak, armak behin betiko utziko dituela iragartzen duen agiria soilik hartuko duela kontuan, gaineratu dute.

EB

Ezker Batuaren aburuz, agiriak agerian uzten du ETAren barne zatiketa; bide politiko eta demokratikoen alde soilik daudenen eta biolentziarekin jarraitu nahi dutenen artean. Ezker abertzalearentzat nahikoa izan badaiteke ere, euskal gizartearentzat ETAren hitzak nahikoa ez direla azaldu du Mikel Arana, EBko koordinatzaile nagusiak.

UPyD

Agirikoak “hitz hutsak” direla esan du Gorka Maneriro UPyDko legebiltzarkideak. Eta PPren antzera, ETAren asmoak ekintzen bidez ikusi egiaztatu daitezkeela gehitu du.

Irudia | ETAren agiria Euskal Herriari | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.