ETAk eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua zuela esan du

2010eko iralean sinatutako agirian, honakoa dio ETAk:

“ETAk jakinarazten du hilabete batzuk direla eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu zuela.

ETAk berriro nabarmendu nahi du euskal eragile politiko, sozial eta sindikalei erantzukizunez jokatzeko deia.Prozesu demokratiko baten eszenatokira iritsi ahal izateko Herri bezala urrats sendoak ematea ezinbestekoa dela.Herriari Hitza emateko prozedura finkatzea nahitaezkoa dela. Euskal Herriaren eskubideak ezagutuak eta bermatuak izango direnean irekiko baitzaigu gatazkaren benetako konponbidearen atea.”

Jarraian dago bideoa.

HTML Kodea

Notizia munduko prentsan

BBCberria dakar

RTVE minutuz minutuko jarraipena egiten ari zaio berriari.

New York Timesen ere agertu da berria.

Eta Liberationen eta Al Jazeeran ere bai. Munduko hedabideetan izan duen oihartzunaz Maite Ubiriak Kazetan idatzi du. 

Erreakzioak

Erreakzioei dagokionez, PSOE, PPk eta UPDk ez dute nahikotzat jo komunikatua. Aralarrek, aldiz, agiria positibotzat jo arren, “behin betiko eta alde bakarreko etena eskatu dio erakundeari. Gerry Adamsek, “elkarrizketa politikoan sakontzeko eskaria” egin dio Espainiako Gobernuari RTEri egindako adierazpenetan.

Ezker Abertzaleak agiriaz egingo duen balorazioa aztertzeko prentsaurrekoa zuzenean jarraitu daiteke Berriaren bidez. Ezker Abertzaleak oharra eskegi du bere web orrian.

Analisiak

Hemen Paul Riosek, Angeles Escrivak eta Azpioleak El Paisen argitaratuako analisiak ere jaso ditugu.

 

MzI1Mw==

Irudia | ETAk ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartu du | Gara | Creative Commons By SA
ETA, Euskal Herria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “ETAk eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua zuela esan du”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude