ETAk egitura guztiak desegin dituela iragarri du

ETAk egitura guztiak desegin dituela iragarri du –

Apirilaren 16an datatutako eta instituzio eta eragile politikoei bidalitako eskutitz batean ETAk egitura guztiak desegin dituela iragarri du. Hona hemen eldiario.es-ek kaleratu duen ETAk bidalitako gutuna.

ETAk egitura guztiak desegin dituela iragarri du

ETAk egitura guztiak desegin dituela iragarri du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “ETAk egitura guztiak desegin dituela iragarri du”-ri buruz

  • Transiziotik hona Euskal herrian zegoen bakea eta askatasuna lausotu duten konflikto bakarra Etak eragindako krimenak izan dira. Aldebakarreko erabakia izan da….ongi; armak hartzea ere aldebakarrekoa izan zen. Egin dezakezuen hoberena, diskrezio osoz, 300 baino gehiago krimen perfektu horiek argitzen lagundu eta gero ahal den neurrian gizartean integratu…herri honi nahiko min egin diozue eta!!

  • Gaur goizean entzun dut Fermin Aramendi irratian zerrenda hori eskuratu nahiko lukela esanez. “300 krimen perfektu” horiek argitzen lagundu behar badute, besteen krimenak argitzeko eskubidea dugu ala ez? besteenak diot, ETAk eragin ez dituenak alegia.
    Ez dakit, horrela, boteprontoan: Rosa Zarra, Naparra, Iñaki Kijera, Geresta, Josu Zabala, Muguruza, Francisca Eraunzetamurgil, itsurik gelditu zitzaion biloba……
    Zenbat jende egon eta dago kartzeletan batere egin gabe?
    Zenbat jende egon da poliziengandik jazartuta batere egin gabe?

    ETA amaitu da, baina euskal gatazka ez da amaitu, gatazka politikoa delako.
    Herri honi, min, askok egin diote. Eta horien artean Frankismoen oinordeko diren PPkoek, 155.a aplikatzen ari direnak.
    Hasiko gara hainbat eztabaida berean eztabaidatzen, argumentuak erabiliz, ETAren indarkeriak ez baitu gehiago ezer estaliko.

  • Herri honi bereziki ETAk egin dio min eta besteen mina berak eragindako minaren aitzakia besterik ez da izan. Gatazka politikoa aitzakia izan den bezala. Noski, ETA erakunde hiltzaileak ez ditu 300 hilketa izengabe horiek argituko. Sinesten duelako erahiltzea zilegi eta gauza ona zela. Eta hori da ezker abertzaleari transmititu dion herentzia.

  • Zet, 350, 325 edo 300 diren argitu gabeko hilketak eztabaidagarria izan daiteke baina zalantzarik ez dago asko direla oraindik. Esaidazu bakarrik terrore historia honek zerbaitetarako balio izan duen… zerbait positiboa ekarri dion herri honi.. Biktimak, gartzela urteak bere militanteetzat, bizitza puskatuak, exiliatuak, kalte ekinomikoak.. Benetan merezi izan du? . Etak ez badu autokritika sakon bat egiten ezker abertzaleak hartu beharko du bere gain motxila hori eta horrek kaltea besterik ez du ekarriko herri honen konbibentzian