ETAk Bruselako adierazpenari modu baikorrean erantzun dio

“Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko.

Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.

Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.

Su-eten horrek, [Espainiako] Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko”.

SINATZAILEAK:

Nelson Mandela fundazioa (sortzailearen pentsamenduarekin dokumentuak bat egiten duelarik)

Desmond Tutu. Bakearen Nobel saria. Hego Afrikako presidente ohia.

Mary Robinson. Irlandako presidente ohia.

John Hume. Bakearen Nobel Saria. Irlandako Ostiral santuko akordioetan parte hartu zuen.

Albert Reynolds. Irlandako lehen ministro ohia.

Jonathan Powell. Tony Blairren gabinete burua.

Nuala O´Loan. Ipar Irlandako Polizia auzietara lehen Arartekoa.

Raymond Kendal. Interpoleko idazkari ohia.

Betty Williams. Irlandan egin zuen lanagatik Bakearen Nobel saria jaso zuena.

Denis Haughey. John Humen aholkularia.

Aldo Civico. Columbiako Unibertsitateko Nazioarteko gatazken konponbiderako zentroko zuzendaria.

Sheryl Brown. Washington DCko Institutuko Diplomazia Birtualeko zuzendaria.

Andrea Bartoli.

Alan Smith.

Christopher Mitchell.

John P. Linstrot.

Hurst Hannum.

Jon Etchemendy.

William Kelly

Silvia Casale

ETAk Bruselako adierazpenarekin bat egin du

Irudia | ETAk Bruselako adierazpenarekin bat egin du | Radio Pays | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.