ETAk bete al du, ez du… Gernika, Brusela?

NDIzMA==

Azken hitza nork esango duen, etekina nork aterako, airoso nor geratuko… “Politikeria” garaiak alboratzea zein desiragarri eta zein irreala uneotan, entzundakoak entzunda, somaturikoak somatuta.

Baina ezin itxaropenik galdu, denok seko ergelduta ez bagabiltza behinipein, zeozer izango da, ez bedi behintzat “egin dezagun zuek” izan.

ETA amaitu orduko esku bete lan gorrotoari begietara so irmo, beldurrak eta aitortu ezinak astintzen, zauriak sendatu eta zubiak berreraikitzen, adiskidetzen, arerio amorratuaren konplizitateak bilatzen hobe-beharraren alde.

ETArik ez dagoenean abertzaleak batuago ala…. oilategian gero ta oilar gehiagorekin, nor bere bizkarreko judastxoa urkatu ezinik?

ETA ostean benetan sinetsiko al dugu Euskal Herriaren askatasun eskubidean?

ETAren aitzakia bukatuko denean, gaiztoak oporretan doazenean zer egingo zintzook?

Eta bai, behar lukeeen bezala, gizalegez,komentzimenduz/komentzituz, bakebidez, hitzez baina sakrifizio gaitasunez, inork jarriko al du arriskatu dezakeenaren partetxo bat sikiera… aldarrikatzen omen dituen ideal hoien alde?

Hara, ez dakit ETAk horretan sinetsiko duen, guk geuk sinestea eta ekitea da hemen kontua. Bestela bihar lupa hartuta hortxe egongo dira berriro gure bilobak: “Brusela, Gernika, Gaintxurizketa… bete ote dute?”

Irudia | ekiteko garaia? | IvanZuber | Creative Commons By SA
ETA, Gernikako akordioa, suetena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude