Eta zure etxera, nor joaten da?

Eta zure etxera, nor joaten da?

Atzo Olentzero ekarri bagenuen leiho honetara, gaur Mari Domingiren txanda da. Kexu da emakumea, urte luzez ikazginarekin batera egin duen lanaren aitortza jaso ez duela-eta.

Orain arte aitortzarik egin ez zaion arren, Olentzerorekin erdibana egin izan ditu lanak orain arte Mari Domingik, berak argi eta garbi aldarrikatu duenez. Gainera, askok bikote direla pentsatu arren, lankide baino ez ei dira, kasu!

Agian atzoko misterioa bizkor argitu dugu; zuon etxeotara opari eta gutiziak garaiz eta txukun heltzen badira seguru Mari Domingik izango duela zerikusirik.

Etxe batzuetara, Olentzero, eta besteetara, Mari Domingi. Eta zure etxera, nor joaten da?

Eta zure etxera, nor joaten da?