Eta ez bada ez neska eta ez mutila?

Azaroaren 25ean jaio zen Pikara magazinea, eta hilabetekaria izateko bokazioarekin sortu da, nahiz eta etengabe edukiak berritzen doazen. Genero ikuspegiarekin lan egiten duten Berdinsarea taldeko kazetariek bultzatu dute, eta oraingoz gaztelania hutsez da.

Sareko atari berriak azaroaren 25, genero indarkeriaren kontrako egunaren inguruko txosten bat dakar hasteko, eta baita intersexualitateari buruzko erreportaje interesgarri bat ere. “Pentsa haur bat izaten duzula, eta bere genitalak ez datozela bat femenino eta maskulinotzat hartzen diren genitalekin, anbiguoak direlako edo bi sexuen ezaugarriak dituztelako. Zer gertatzen da egoera honetan? Nork hartzen ditu erabakiak eta zertan oinarritzen da?” Galdera horietatik abiaturik osatzen dute June Fernandezek eta Paloma Migliacciok erreportaje benetan interesgarria. “Intersexualitatea patologia bat da ala dibertsitate sexualaren manifestazio argi bat?”

Horrez gain, Ertamerikara eta Ekuadorrera begiratzen du lehen ale honek, eta noski, subjektu feministari, Itziar Zigaren ikuspegitik, beti ere. “Emakume izateagatik harrotzen naizela esateak, horrela besterik gabe, hotzikarak ematen dizkit. Azken finean, diagnostiko mediku horrek harro sentiarazten nauten beste emakume batzuekin elkar nazake, baina baita nire borroka guztietatik urruntzen nauten eta oprimitzen nautenengatik ere: Esperanza Aguirre, Yolanda Barcina, Sarah Pallin, Barbara Harris,…”

Eduki interesgarriz osaturiko magazine berriari, ongi etorri!!

Interesexualitateari buruzko erreportajea dakar 'Pikara'-k

Irudia | Interesexualitateari buruzko erreportajea dakar 'Pikara'-k | Pikara | LGPL