Eta D´Hont legerik gabe?

La Informacionen datuetan ikus daitekeenez, PSOE alderdia da egun bozkatuena, D´Hont legearekin eta hautes-eremu ezberdinetan zatitua. 169 ordezkari ditu parlamentuan. Ikerketa honen arabera, 160 eserleku lortuko lituzke boto kopuru berarekin. Hau da, orain baino 9 gutxiago.

PPk, aldiz, egun 152 hautetsi ditu eta D´Hont legerik gabe, 8 gutxiago izango lituzke: 144. Ikerketa beretik atera daitekeenez, hautetsi bakoitza lortzeko, alderdi handi bakoitzak 66.800 boto inguru behar ditu.

Hirugarren indarra parlamentuan egun CIU da eta alderdi nazionalistek zirkunskripzio bakarrean eragina galduko luketela pentsa daitekeen arren, D´Hont legerik gabe hautetsi bat irabaziko luke, 10etik 11ra pasatuz. ERCk ere egun dituen 3tik 4ra pasatuko litzateke eta aldiz, EAJk, egun dituen 6tik 4ra pasatuko litzateke.

Datu hauek erakusten dutenez, egun EAJk behar ditu boto gutxien hautetsi bat lortzeko Espainiako Parlamentuan (51.021).

Izquierda Unidaren eskari historikoa da hau eta ulergarria da, kontuan hartzen bada behintzat, boto kopuru berarekin, egun dituen 2 ordezkarietatik 14 izatera aldatuko litzatekeela, indar harremana guztiz irauliz. EAJrekin alderatuta, harrigarria da datua: Izquierda Unidak 484.973 bozkako hautetsi bat du, EAJren boto bakarrarengatik ia hamar behar dituela, alegia, hautetsi bera lortzeko.

Alderdi txikiagoei dagokionez, BNGk bat irabaziko luke D´Hont legerik gabe eta Na-Baik berea mantendu luke legearekin edo legerik gabe.

Zinkunskripzio bakarrera eta D´Hont legerik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan

Asko aldatuko al lirateke emaitzak ikerketa honen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegora ekarriko bagenitu? Bizkaian 1.150.000 lagunek dute botoa emateko eskubidea, Gipuzkoan 705.000k eta Araban 313.000k.

Hautes-eremu bakarra ezarriko balitz, Bizkaiak nagusigoa izango luke, Arabaren indarra ia sinboliko bilakatuz. Oso bestelako ordezkaritza bat izango genuke ziurrenik. Baina inori komeni zaio eskenatoki hori?

Diputatuen kongresuan arrunt ezberdinak lirateke kontuak

Irudia | Diputatuen kongresuan arrunt ezberdinak lirateke kontuak | Ezezaguna | LGPL
hauteskundeak, ordezkaritza, parlamentua

Zer duzu buruan “Eta D´Hont legerik gabe?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-10-19 15:40

    Ez dago gaizki azterketatxoa, baina bi kontu ezberdin nahasten dira bertan: lehena D’hont legearen aplikazioa da, eta bigarrena barruti bakarrarena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude