ETA artikuluarekin jokatu behar ei da, frantsesez

leta

Antza denez, artikulurik gabe idazten dute kazetari batzuek: le mouvement séparatiste basque E.T.A.

Txarto esana ei dago, artikulua behar ei du: le mouvement séparatiste basque de l’E.T.A. Kontutan izan, gainera, frantsesez ez dela Eta irakurtzen, baizik eta E te a. Bestenaz ez leudeke urruti ETA eta estatua (état, azken t hori ahoskatzen ez delarik).  Espainolez ere, la ETA esaten du askok eta askok.

Hementxe ikus dezakezu BBCk kazetari frantziarrentzat egiten duen oharra.

Generorik markatzen ez duen hizkuntza ei da gurea. Egia esan, ez dugu ezertarako behar, besteek egiten baitizkigute lan horiek, han venido los aitas gorrotagarria eta antzeko baldarkeriak esan eta idazten dituztenean.

Adar bat eskatu beharko diogu BBCri, frantziarrak bezala,  Espainia aldeko kazetari erdaldunak ere zuzentzen has dadin.

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.