Estualdirako lasaigarria

Walking on sunshinePaper bat falta zaizu eta non egon litekeen dakitenek telefono deia erantzuten ez dizutenean (eguna telefonoari lotuta ematen dutenean). Nagusiak paper hori errobota bailitzan eskatzen dizu eta zeure azalpena entzuten ez duenean. “Inor ez dago lanean” zeure buruari galdetzen diozunean. Lanetik atera eta gero, aitak erosketak egiteko laguntza eskatzen dizunean. Zulatzeko makinen hotsek siesta izorratzen dizutenean. Berandu zabiltza eta jantzi nahi duzun kamiseta hori aurkitzen ez duzunean… JARRI KANTA HAU, OZEN ABESTU ETA ESTUTZEN ZAITUZTENAK BIDALI PIKUTARA!!!

PD: Baietz orain lasaiago egon?

PD2: Bestela bideo hau ikusi eta zu baino barregarriagorik dagoela kontartu zaitez! Euskaraz holangoak falta dira. https://youtu.be/lR1dKu2NANM

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.