Esteve Materre, gure lehen idazle euscaldunberria

Aita Esteve Materre San Francisco ordenaco fraidea Francian jaio cen. Naffarroaco Resumarat ethorrita, dirudienez Pedro de Axularren lagunçaz, euscara’ bikain ikassi çuen.

Aita Villasante Cortabitarte jaunaren ustez garranci handia ukan çuen Materrek garai hartaco idazleençat.

Esteve Materre, gure lehen idazle euscaldunberria

XVII. mendean idatzi çuen bere obra garrancitsuena, DOCTRINA CHRISTIANA aleguia.

Honela minço çaigu prologoan:

EUSCALDUNEI

Miretsico duçue aguian nic (Euscal Herrico ez naicelaric) euscaraz esquiribatzeco ausarciaren harcea. Baina baldin considera ba dadi, edirenen duçue ez dela gauça honetan ausarciaric, eta ez cer miretsiric: aitzitic bercela eguin ba nu miretsi behar çatequeela eta erran ahanci citzaidala neure eguimbidea. Ceren Jaincoac niri hizcunça honen ikasteco ance aphur bat eman derautanaz gueroz, iruditzen çait hoben nuqueela, eta ere eçagutza gutitaco eta esquer gabe içanen nincela, baldin Euscal Herrian ikassia Euscal Herrico probetchutan emplegatu ez ba nu.

Evangelioco cerbitzari alfer hura gaztigatu çuen bere nabussiac, ceren irabacian erabilceco errecibitu çuen talentua eta dirua estalia eta ehorcia eduqui çuen. Handic içan naiz ni ere beldur hala guertha cequidan, baldin euscaraz minçatzeco ardietsi dudan talentua eta jaquina arima irabacian emplegatu gabe ehorcia eta gordea eduquitzen ba nuen. Eta ez çait irudi asco dela cadiratic predicatuz probetchu eguitea, baina are uste dut esquiribuz ere behar dela enseiatu eta trabailatu.

Eta nola lanac cimendutic behar bait du hassi, eta gure salvamenduco obraren cimendua bait da Doctrina Christiana, halatan nic ere, handic hasten naicela, hartu dut gogo liburutto honen eguiteco, eta gendartera atheratzeco, honetan (berce eracusleric ez denean) ikus dadin laburzqui cer-ere sinhetsi, obratu, eta escatu behar bait da. Eta guero ikus dadin halaber nola behar den euscara esquiribatu eta iracurtu.

Gaineracoan ba’ daquit Euscal Herrian anhitz moldez minçatzen direla, eta nori bere herrico euscara çaiola hoberenic eta ederrenic. Eta handic gogoac emaiten deraut ene esquiribatzeco molde hau ez çaiela guztiei ongui irudituco: baina nahi dut jaquin deçaten halacoec neuc hizcunça honetan daquidana Saran ikassi dudala, eta hango euscara ongui erabilcen ba dut ez naicela gaitz erraiteco, eta ez arbuiatzeco, ceren ez bait daquit nic hangoa baicen. Ordea ea Saraco euscara denz Euscal Herrico hoberena eta garbiena, ez naiz ni hartan sarcen, bat-bederac emanen du bere irudiric. Eta Saraco euscara honeçaz content ez denac esquiriba beça berce euscara hobeago batez eta hobequiago, ez naiz ni hargatic bekaiztuco, eta ez invidios içanen.

Finean hemen den guztia vorondate on batequin Jaincoaren ohoretan eta arimen probetchutan eguina da: Hala beraz errecibi eçaçue, eta çuen orationeetan eguin naçaçue partale.

IRACURÇAILEARI

Nola bethiere aprendiz eta ikas-behar bait gara, eta gaitz bait da obra baten alde guztiz jugen [çucen] nehorc ecin arbuia deçaqueen beçala eguitea, beha egotu naiz ea cer erraiten çuten gendeec nic cerbait urthe duela esquiribatu nuen guiristinoaren Doctrinaz, eta ediren dut ecen batzuen artean harçaz cebilan solhasa, eta erraiten cena cela Doctrina eta Doctrinaren declarationea ez elkarrequin, baina beregainqui eta berheciqui bi partetan ibeni behar cirela. Bada halaco haiei [?] atseguin eguiteagatic, eta neroni ere ez dela gaizquiago irudituric berheci ditut elkar ganic, eta eguin bi parte. Eta ceren anhitz bait da Euscal Herrian iracurcen daquienic, baina ez euscara baicen berce hizcunçaric aditzen, halatan eguin ditut halacoençat euscaraz devotionezco othoitz eta oratione batzuc, goicetan, arratsetan, eta berce anhitz demboratan eta occasionetan eguin eta erran ahal daitezqueenac, ceineçaz eguiten bait dut hirurgarren partea, guztiac dohaz vorondate on batez eguinac. Eguieçu beguitarte, eta errecebi itzaçu nic ceureac balira errecibi nitzan nahi cenuqueen beçala.

Esteve Materre, gure lehen idazle euscaldunberria

NAFFARRERA