GAL, estatuaren ispilu

GAL, estatuaren ispilu –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Iñigo Iruinek 1996an emandako hitzaldi bat.

GAL, estatuaren ispiluAste honetan lehen planoan egon da berriro Felipe Gonzalezek GALen jokatutako rola. Harrigarri samarra izan da Kongresuko Podemoseko bozemaile den Pablo Echeniqueren lehen erreakzioa. Garai batean Jordi Pujol gisa agertu bezala azaldu da jendaurrean: «això no toca». Zehatzago izateko: «Mundu guztiak daki zer gertatu zen».

Iñigo Iruin abokatuak 1996ko otsailaren 13an Tolosan, Galtzaundi foroan, emandako hitzaldiaz gogoratu naiz egun hauetan. Jatorrizkoa, euskaraz, Berria egunkariaren lotura honetan dago irakurgai: GAL, estatuaren ispilu (pdf).

Gaztelaniazko bertsio bat zegoen Javier Ortizen webgune zaharrean, ezkutu samar. Gaur goizean azalean jarri dut: GAL, el espejo del Estado.

Iruinek estatu terrorismoaren errepasoa egiten du bertan, frankismoaren azken urteetatik hasita.

Azken zatian hainbat hausnarketa daude, baina horien aurretik hauxe:

«Ez dago zalantzarik GALen “X” delakoa Felipe Gonzalez dela, eta horregatik ez dut horretan denborarik alferrik galduko, ez baita hori garrantzitsuena guretzat une honetan, gero azalduko dudan bezala».

Zer da garrantzitsuena?

«Daturik kezkagarriena da bigarren maila deitu dugun hori ukitu gabe geratu dela, hau da, estrategia edo ekintza egitasmoak prestatzen zituztenen maila. Ez da desegin, ez da garbiketarik izan, are gehiago mailaz igo dituzte eta kargu garrantzitsuetan jarri dituzte maila horretan ardura izan duten pertsonak. Hori da etorkizunerako arazo larrienetakoa».

Egia da 2000ko apirilean Galindok 71 urteko kartzela zigorra jaso zuela. Bai, hala izan zen. Egia den bezala lau urte geroago atera zutela kartzelatik. 2004ko udazkenean, hain zuzen ere. Arritmia bat zeukan. Kalean da geroztik.

.

Argazkia ZUZEUk hautatu du, eta BNGren afixa batetik hartu.

GAL, estatuaren ispilu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.