Espetxeak

Espetxeak –

Orain dela bi aste, Erkoreka eta Garamendi sailburuek prentsaurrean azaldu zuten kartzelako politikaren transferentzia momento historikoa zela.

Espetxeak

EAJko sailburuek bere garaipen pirrikoa saltzen saiatu ziren. 42 urte eta gero Gernikako estatutoa beteko omen da. Politikako magia beti harrigarria iruditu zait. Edozein gauza garaipen bihur daiteke; edozein salerosketa negoziazio gogor baten ondorio gisa ager daiteke. Suposatzen dut prentsaurreko horretan kazetariek kartzelako politikari eta estrategiari buruzko galderak egingo zituztela, baina sailburuen erantzunak ez dira inon agertu; beraz, oraindik itxaron beharko dugu egoera berriak zer ekarriko duen jakiteko.

Espainiako Historian zerbait ilun baldin badago, hori espetxeetako barrukoa da; urteetan frankismoaren herentzia mantendu izan da. Diktadurak espetxeen barruko erregimena, zuzendaritzak, funtzionarioak, eraikuntzen egiturak eta kartzeletako beste osagai guzti-guztiak errepresioaren mesedetara antolatu zituen, eta horrela mantendu izan dira presondegiak gaur arte. Transitzioan lege batzuk aldatu ziren, baina inor ez zen hausartu arlo honetan sakoneko eraldaketak egitera.

Hala ere, euskal herritarrok kartzelen inguruko ezagupen berezia dugu, zoritxarrez. Azken hamarkadetan, gure herritarren kopuru handi batek sistema penalaren eta penitentziarioaren menpe bizi izan du. Gutariko askok eta askok kartzelak ezagutu ditugu, barrutik zein kanpotik, eta argi ikusi dugu beren hormen artean giza eskubideak ez dutela inolako lekurik.

Kartzelak badira adierazle nagusietako bat, edozein estaturen demokraziaren kalitate-maila neurtzeko, eta, neurri berean, kapitalismoren krudeltasunaren isla nagusia dira ere. Sistema penalak markatzen ditu jendartearen (presoen???) elkarbizitzeko lehentasunak eta zigorrak betetzeko baldintzak, eta bere humanismoaren maila kaxkarra agerikoa da. Horregatik, beharrezkoa izango litzateke gizartean eztabaida iraunkor bat egotea, sistema horren mugak eta alternatibak aztertzeko; baina, tamalez, horrelako gaiak ez daude normalean agenda politikoan, ez omen direlako interesgarriak.

Hemendik aurrera, Eusko Jaurlaritzak espetxeen ardura bere gain izango du, baina ez dut espero bere estrategian inolako erabaki ausartarik, estatuak gordeko baitu, betiko legez, kartzeletako giltza.

Jordi Cuixart preso katalanak, Pablo Haseli idatzitako gutunean hala dioen:

“Sakonean munduko kartzela guztiak toki berean daude, sistemaren zatirik ilunean,
inork begiratzen ez duen lekuan, injustizia guztien ama hor dagoelako. Baina hemen
ere gizateria ugari elkartzen dira, harresiez haratago aurkitzea ia ezinezkoa”

Gure herriak behin eta berriz eskatu du muga horiek gainditzea; orain berriro kartzeletako harresiak botatzeko konpromezua hartu beharko dugu. Hala bedi.

Espetxeak

Medikua