“Esperientzia hau gogoratuko duzue, eta garrantzitsuena izango da oroitzapen horiek euskaraz izango dituzuela”

“Esperientzia hau gogoratuko duzue, eta garrantzitsuena izango da oroitzapen horiek euskaraz izango dituzuela” –

Laguntzaile diren erakunde publiko desberdinen bisita jaso dute gaur EuskarAbenturan. Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustapen zuzendaria, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia eta Agurtzane Zelaia Bidania-Goiatzeko alkatea izan dira bisita egin dutenak. Beñat Garaio elkartekidea izan da solasaldia dinamizatu duena eta tarteka erakunde bakoitzak nola laguntzen duen azaltzeko ardura hartu duena.

“Esperientzia hau gogoratuko duzue, eta garrantzitsuena izango da oroitzapen horiek euskaraz izango dituzuela” Hitz hauekin animatu ditu Esti Alkortak EuskarAbenturako gazteak euskaraz aritzera. “EuskarAbenturak egoera berri honi aurre egitea eta moldatzea jakin du, beraz zorionak eta eskerrik asko guztioi hau posible egiteagatik” Honela eman die eskerrak Estibalitz Alkortak EuskarAbenturan parte hartu dutenei. 

EuskarAbentura nola ezagutu zuen kontatu du Garbiñe Mendizabalek. 2018an egunero irakurtzen zuen espedizioaren kronikatxo bat eta ikusi zuen nola egunetik egunera etapa bat egiten zuen EuskarAbenturak, eta gazteekin aurrera eramateko proiektu bikaina harrigarria irudtitu zitaion. “Gure arbasoek ekarri ziguten euskara, gu ere saiatu gara gure lana egiten eta orain, falta da beste katebegi bat eta katebegi hori gazteok zarete”.

Ondoren Beñat Garaiok hartu du hitza eta labur-labur iruzkin bat egin du azalduz aurreko urteetan espedizioa nolakoa izan zen eta aurtengoa honelakoa zergatik den. Aurreko espedizioetan 30 udalerritan zehar bidaiatu izan ohi dute Done Jakue bideak jarraituz, aurten ordea, 4 herritan egongo da espedizioa eta txanda bakoitza soilik bitan.

Azkenik, Agurtzane Zelaiak, herriko alkateak, hitz egin du. Eskertuz EuskarAbenturaren presentzia Bidania- Goiatzen. “Arnas-gune bezala katalogatuta gaude baina, babes-gune izateko lan egiten dugu”. Agurtzanek gazteak animatu ditu euskaraz aritzera, esperientzia hau alaitasunez bizitzera. “gozatu, deskubritu, maitatu… baina guztia euskaraz”

Argazki batekin bukatu da bisita.

“Esperientzia hau gogoratuko duzue, eta garrantzitsuena izango da oroitzapen horiek euskaraz izango dituzuela”

“Esperientzia hau gogoratuko duzue, eta garrantzitsuena izango da oroitzapen horiek euskaraz izango dituzuela”