Espaniako bigarren trantsizioak ekarriko diguna

Espaniako bigarren trantsizioak ekarriko diguna

Espaniako bigarren trantsizioak ekarriko diguna

Batzuk konsparanoia esaten diote, iragarpen beste batzuk, baina hasiak gara tertulia eta tabernazulotan entzuten Espainiako balizko bigarren trantsizioarantz goazela. Isaac Rosa-ren artikulu hau da adibide garbiena. Felipe VI.-a protagonista izango omen du antzezlanak, eta egungo instituzioak berrindartu eta “oreka” mantentzea  izango ditu helburu. Horrez gain, Konstituzioaren erreforma baten inguruan gorpuztuko da. Erreforma horrek, nire kristalezko bolaren arabera, ondoko aldaketak ekar litzazke:

  • Kataluniari autogobernurako formula berriak eskainiko zaizkio, estatu federalera hurreratuz, baina nolabaiteko menpekotasuna mantenduta. Batetik eskumen gehiago izango ditu, alor ekonomikoari (zergak etab…) eta hezkuntzari dagokionean batez ere, eta bestetik, baita beste abantaila sinbolikoagoak ere: esaterako, kirol selekzioen ofizialtasuna. Ziur asko, erreferendum ez-lotesle bat antolatzeko eskumena ere aitortuko litzaioke, baina horrek, egun iragarrita dagoena atzeratuko luke, balizko emaitza ere nabarmen baldintzatuz. CiU eta ERCk konstituzioaren erreforma horren alde bozkatuko lukete.
  • Euskal Herriaren kasuan, kontzertu ekonomikoa tarteko, aldaketak ez lirateke horren nabarmenak izango: LOMCEren inposizioa arinduko luketen eskumenak batetik, eta bestetik, behar bada, kirol selekzioen ofizialtasuna. Euskal presoak gertuko kartzeletara ekartzeko pausoak ere egon litezke (konsituzioaren erreformatik at). Behar bada, erreferendum ez-lotesle baterako aukera era balegoke, baina berriz ere, aipatu neurriek erantzuna baldintzatuko lukete. EAJk erreformaren alde egingo luke.
  • Estatu mailan, korrupzioari aurre egiteko lege multzo (itxuraz) sendoago bat izan daiteke apustu nagusiena, baita, etxegabetzeen aferarekin lotuta, herri-mugimenduen aldarrikapenetara hurbildu baina iritsiko ez den neurriren bat ere. Aldi berean, PP eta PSOEko aurpegi zaharrenak 40 urteen bueltan dabiltzanen belaunaldiak ordezkatuko lituzke. PP, PSOE, UPyD eta IUren zati batek alde bozkatuko lukete.
  • Monarkiari dagokionean, aurreko neurri guztietarako adostasunak lortzeko ezinbesteko figuratzat joko da Felipe VI. Bere lana eta erreforma bera koipeztatuko dute laudorioz eta epikaz tebelista eta egunkarietan. Horren ostean, posible litzateke monarkia eta errepublikaren arteko erreferendum bat egitea, baina aurreko lanari esker, monarkiaren aukera gailenduko litzateke.

Guzti honen ostean, beste 40 urte beharko genituzke bigarren trantsizioa kolokan jartzeko.

Espaniako bigarren trantsizioak ekarriko diguna

Etorkizuneko kronikak