Espainiera gurea da? Eta beste galdera zenbait, ordezkari abertzale ustez kosmopolitei jarriak

Espainiera gurea da? Eta beste galdera zenbait, ordezkari abertzale ustez kosmopolitei jarriak
Euskara nagusiki interes elektoralak bultzatuta erabili ohi duen
(eta orduan ere nekez), Nafarroako koalizio abertzale baten gazte erakundeak, publikoki adierazi berri du honako ideia disdiratsua:
“Nafarroan euskara eta gaztelania; biak, gure hizkuntzak dira”.
Bitxia da abertzale asko eta askok erdarak guretzeko duten jarrera “eskuzabal eta aurrerakoia”.
Bitxia da, ze, espainiera eta frantsesa “gureak” badira, zertara dator Espainia eta Frantziaren aldetik espainiera (bai, castellano delakoa espainiera da) eta frantsesa inposatzeko grina hori?
Gurea bada, zergatik ezartzen du Espainiako konstituzio (ia) ikutezinak espainieraz derrigorrez jakin beharra?
Espainiera “gurea” bada, zergatik behartu eta zigortu zituzten gure gurasoak, aitite-amamak, eta abar, eta abar, indarrez eta araubidez espainiera ikastera? Ez zen “haiena” ala?
Eta espainiera halabeharrezkoa bada baita Hego Euskal Herrian ere, zergatik euskara ez da halabeharrezkoa sikiera Euskal Herrian baino ez bada ere?
Eta espainiera gurea bada, zergatik euskara ez da espainiarrena?
Eta gure ordezkari politiko abertzaleenek ere, Espainiako parlamentuan euskaraz egiteko debekua otzan-otzan onartu eta espainieraz aritzen badira zintzo-zintzo… Zergatik Gasteizko edota Iruñeko legebiltzarretan ez dute euskaraz egiten ordezkari politiko guztiek?
Eta zergatik egiten dute espainieraz ordezkari abertzale askok Gasteizko eta Iruñeko erakundeetan?
Eta abertzale euren ustez kosmopolita (erdarazale) horiek, zergatik ez diete eskatzen euskararekiko begirune bera ordezkari politiko espainiazaleei? Eta batez ere, zergatik ez dute eurok euskara askoz sarriago erabiltzen?
Euskara ez da espainiera bezain “gurea” ala?
Eta baditut beste hainbeste galdera egiteko, ordezkari abertzale erdaltzale zintzoren batek erantzun nahi izanez gero.

Miresmen erabatekoaz

Espainiera gurea da? Eta beste galdera zenbait, ordezkari abertzale ustez kosmopolitei jarriak

20 pentsamendu “Espainiera gurea da? Eta beste galdera zenbait, ordezkari abertzale ustez kosmopolitei jarriak”-ri buruz

  • Gauza batzuekin ados, besteekin ez hain beste.
    Lehenik, bai, espainera (gaztelera) nirea da. Irakaskuntza sistemak behartu (eta zigortu batzuetan ere bai) zidan euskara ikastera eta, hasieran ezinikusia izan arren, orain biziki defendatzen dut eguneroko harremanak euskaraz izateko eskubidea. Euskarari nire bizitzan lehentasuna eman arren, ezin diot nire nortasunaren zati bati uko egin. Ziur nago ez naizela hemengo bakarra
    Bigarrenik, argi dago politikari «abertzale» askoren ustez euskara bigarren edo hirugarren mailako kontua dela, beti espainar eta frantziar nortasunen menpean jarrita, inoiz ez bere kabuz existitzeko aukerarik eman gabe. Politikarietan nekez aurkituko da inoiz euskararen etorkizuna.

    • Hezkuntza sistema zigortu zaitula? Ze klasean Euskaraz egiten ez bazenu irakaslea puntu erdi jaisten zizun? Kanpura bidaltzen zintun? Hori zigorra da edo edozein sistema hezkuntzan gertazen dana? Hori zigorra da?
      Gaztelera askorena da, bai, Euskara familiei kendu dietelako/digutelako mendez mende, debekuekin, kartzelarekin, umeak jipoituz ta maltratatuz… Ta zuk alderatzen ari dituzu bata ta bestearen “zigorrak”?

      Berdina da lapurtu gintuzten hizkuntza berreskuratzea eskolan ikasten ta eskola normal baten izan ditzazkezun “zigorrak” jasoz, edo hizkuntza bat jendearen burmuinan sartzeko bestea galarazi, jendea benetan zigortu, erahiltzea…?

      Ostien bidez ikasi behar izan duna bere hizkuntza bezala hartu behar du ala ezagutzen dun hizkuntza modun besterik ez?
      Gorrotoa zeniola Euskarari?

      Zergatik jakitea gustatuko litzaidake.

      Demagun txina Espainia inbaditzen dula ta Espainiarra debekatzen dula, Txinera inposatu ta 50 urte ta gero, Espainiatarren hizkuntza txinera izango zan, ala indarrez inposatu dieten arrotz hizkuntza izango zan?

      Ta bai jende askorentzako Gaztelera da bere hizkuntza, baina biak ezarri diren erak alderatzea?

    • Aitortu behar dut “zigor” hitzaren erabilera ez dela oso aproposa bi tstuinguruen arteko konparaketa egitean. Nire iruzkinaren bitartez azpimarratu nahi nuena zen posible zela euskara arrotzat eta desatseginatzat hartzeagatik kontrako egoerara pasatzea, arbaso euskaldunak izan gabe eta elebakartasun kultural bateko egoeratik. Euskaldun askok ez garela ingurugiro euskaldun batean bizi izan eta horrexegatik, bai, gaztelera gurea da. Baita ere.
      Horretaz gain, gaur egun oso ondo jakin badakit nik neukan bezalako jarrerak zerk sustatzen ditu.

      • Hori bai, ulergarria da, ala ere nik ez dut nerea bezala ikusten (guraso gazteleradunak izanda), lapurtu ziguten hizkuntza ta ordainan gaztelera eman ziguten, baina gurea ez zan ta nitzako ez da. Ingelesa natibu bezala ikasi dezaket baina ez da nere hizkuntza izango. Ta ulertzen dut Gaztelera bere hizkuntza bezala dutenak.
        Ta gustatuko litzaidake legez Gaztelerak duen babesa izatea. Gutxienez.
        Gustatuko litzaidake jakitea gorrotoaren zergatia. Kuriositatez.
        Ongi izan.

  • Itzain, uler dezaket zer esan nahi duzun baina errealitatea horixe da. Nafarroan bi hizkuntza ditugu, zonalde askotan bat bakarra ia-ia, horregatik ulertzen dut zer esan nahi duten gazte erakunde horretako kideek. Arbizuko gazte batek esan dezake bere hizkuntza propio bakarra euskara dela, eta gaztelera inposatu diotela. Baina arraroa litzateke Miranda de Argako edo Cascanteko edo Sesmako gazte batek gaztelera bere hizkuntza ez dela esatea.

  • Nafar, Nafarroako errealitatea da, Altsasuko jaur, gazte zein heldu batentzat ere espainiera dela bere hizkuntza, gaur egun, eta Ziordiko edo Olaztikoentzat ere, berdin. Zorionez, herriotako gazte askok (eta heldu gutxi batzuek) esan dezakete egun euskara ere euren hizkuntza dela (nahiz eta gehien-gehienak espainieraz bizi).
    Nafarroako errealitatea da Miranda-Argan, Cascanten edo Sesma espainiera berezkoa duten bezala, “betidanik” edo oso-oso aspalditik behintzat, Nafarroako iparralde osoan, Iruñetik gora, euskaldunak gogor zigortuak eta baztertuak izan direla, eta euskara debekatua eta desagerrarazia.
    Nafarroako errealitatea da espainierarik gabe ezin dugula bizi, nahita ala nahi gabe. Euskararik gabe bai, ostera. Geroa Bairen, Zabaltzenen, EAJren eta Gazteok Bairen jardunari erreparatu besterik ez dago. Baita ezker abertzaleko askoren jardunari ere.
    Euskararen debekua eta espainieraren inposaketa oso gertutik bizi izan dugun askori, espainiera “gurea” dela esatea oso mingarri gertatzen zaigu. Eta gainera, ia beti espainieraz jarduten duen eta euskara soilik interes elektoralarengatik erabiltzen duen talde batek esana bada…

  • Mingarria izan daiteke baina gazte erakunde horren adierazpena errealitatearen adierazgarri da, besterik ez. Euskara gutxi erabiltzen dutelako kritika egitea guztiz zilegia iruditzen zait baina adierazpen horretan, nik behintzat, ez dut ezer aipagarririk ikusten. Ongi izan!

  • Lagun batek adierazi bezala, buruko zorriak ere gureak dituk… Baina orain serio. Zalantzarik gabe, euskara duela ehunka urte galduarazitako (ez dago hizkuntzarik berez desagertzen denik) eremuetan espainiera “beretzat” jotzea guztiz naturala da. Areago, euskararen galeraren nondik norakoak ez direlarik ezagutzen.
    Besterik da talde politiko batek adierazpen hori egitea, jakinik euskara jazarria eta desagerrarazia izan dela Euskal Herri ia osoan, eta bereziki Nafarroan, non euskaldunok, oraindik ere, “gure” espainiar peto eta nafar-espainiar maitagarrien aldetik jazarpena, debekua eta bazterketa jasaten dugun egun ere.
    Ez dakit sentsibilitate falta den, ezagutza falta larria, Bartzinari koipea eman beharra edo hirurak batera.

  • Txantxangorria 2014-05-08 17:14

    Gauza oso xinplea da: ez dago batere frogatuta nafarroako eskualde batzuetan (batezere erriberan) inoiz euskara hitzegin danik, eta inoiz egin bada hori oso oso aspaldikoa da. Olitetik behera duela ehunka (agian milaka) urte ez dela euskara hitzegin, eta aldiz beste hizkuntza batzuk egin dira hor (arabiera, nafarrera/aragoera, etab…). Oso normala da beraz gaztelera beretzat bezala hartzea nafarroa osoa eremu politiko gisa bezala hartzen duen talde batek.Noski nafarroa iparraldeko eskualde batzuetan aldiz euskara da bertako hizkuntza bakarra “betidanik”. Baina gauza bat aitortzeak ez dakar bestea deseustatzea. Ez hori bakarrik, erribera aldean euskara “bere” hizkuntzatzat dutenak oso oso gutxi dira (%5 ingurua). Nafarroako errealitatea ezagutu dezagun arren!

    • Erriberan Euskara duela mila urte? XV mendean eginiko ikerketa baten ez zan argitu %85a Euskalduna zela Nafarroan? Orduan? Ta desagertu desagertu inoiz ez da desagertu, edo Iparraldean bizitzen ziran Nafartarrak ez zijoazten inoiz hegoaldera? Ta alderantziz? Kaletik desagertu zela gutxi zirelako? Agian. Baina desagertu orokorrean ez dut uste. Agian erratuta nago buruz ari naizelako, baina enkartaziotaz ere esaten zan Euskara ez zela inoiz hitzegin, ta demostratua dago horrela ez dala.

      • Txantxangorria 2014-05-08 18:57

        erromatarrek iada hitzegiten zuten erromanizatutako baskoiez, horregatik diot milaka (inoiz ez ez esaterren). Begira ezazu mapa batean non dagoen enkartazioak eta non Fustiñana, Cintruenigo eta Cortes eta atera zuk zeuk ondorioak. Frogatuta dago lizarraldean, eta “zona media” delakoan ere euskara duela 300 bat urte arte hitz egin zela, hor daude ere toponimiaren aztarnak, baina ez hortik behera eta gutxiago ebrotik haratago

        • Euskara enkartazioetan http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/10/10009014.pdf
          Euskara Dokumentuak erraten dute Euskara duela ez askorarte ere hitzegiten zela.

          Erregistro bat dago Nafarroa Garaiari buruz 1587an eginda, nun 451 herri Euskaldun elebakarrak ziran oraindik ta beste 41 elebidunak. Ezinezkoa da bapatean Euskara desagertzea leku hoietatik.
          .http://arturorojillo.blogspot.com.es/2013/09/la-desaparicion-del-euskara-en-alta_21.html

          Esango didazu nola galdu zan hain azkar erribera osoan Euskara? Edo agian ez zan guztiz desagertu ta jendea uste dun baino berandugo desagertu zan?

          Tafallan XIXmendean familia Euskaldunak baziren, , artaxonan Carcastillon, XX mendean Estellan, Acedon…
          http://arturorojillo.blogspot.com.es/2013/09/la-desaparicion-del-euskara-en-alta_21.html

          Deula urte batzuk irakurri nun artikulu bat berrian, ez dut gogoratzen herriaren izena baina Erriberako herri baten, nun suposatzen da Euskara desagertua zegola, Atso bat betidanik herrikoa, bere famili osoa inoiz Euskararik entzuna ez zunean Alzeimerrak jota umea zela sinistu ta Euskaraz hasi zan, Euskalki perfektu baten.

          Familia harriturik herrian zegon Euskaldun bakarrarengana jo zuten ez zutelako tutik ere ulertzen, suposatzen zuten Euskara bere herrian duela mendeak galdua zutela Euskalduna (ez zan herrikoa) jun ta Atsoa esandakoa itzultzen hasi zan, bera txikia zaneko historioak ziran kontatzen zituztenak, medikuak esan zun horrela hitzegiten bazula txikia zanean ama hizkuntza Euskara zuelako zan.

          Nola da posible herri horretakoa izanda, inor ez jakitea lehen (ta ez duela hainbeste) Euskaldunak bazirela herrian? Desagertua zegon ta.

          Ta nola desagertuko da Euskara NAfarroan? Berriro diot, Iparraldekoak ez ziran hegoaldera juten ta alderantziz?

          Ezinezkoa da guztiz desagertu izantea hegoalde osoan.

  • Espainiera (gaztelania) beretzat jotzea Nafarroa osoan diharduen talde (abertzale) batek, normala da…
    baldin eta ez bada baieztapen xinple horretara mugatzen, eta euskaldunok Nafarroan bizi dugun bazterketa salatu eta aurre egiten badio.
    Normala da, baldin eta euskarari ematen badio gutxienez espainierari ematen dion arreta bera, bestela itxurakeria hutsa baita.
    Ez da normala, ohikoa bai, baina normala ez, euskarari “gure” trataera ematea, eta euskara soilik oso liturgia jakinetan erabiltzea. Hori antzerkia besterik ez da. Oso ohikoa, hori bai.
    Eta Nafarroako errealitatea oso ondo ezagutzen dugu, eskerrik asko. Hain ondo ze, bertoko alderdi politikoen ibilerak eta itxurakeriak ere oso ondo ezagutzen baititugu.

  • Ireki gaitezen denok, ireki dezagun dena. Gaztelera gurea da, piper potoa gurea da, goardia zibila gurea da, Espainiako ejerzitoa gurea da. Zergatik ez? Hemen daude ehunka urtez, ezta?

  • http://linguanavarrorum.blogariak.net/2014/03/14/nafarroako-euskararen-historia-ttipia/

    Beraz, egun Nafarroa gehienean euskara batere ez edo oso gutxi hitz egiten denez espainiera berezkotzat onartu behar da, baina garai batean, Erriberako zati bat barne, %90 euskaldun zela esaten dugunean beti etorri behar da norbait esatera Nafarroan beti hitz egin direla euskaraz aparteko hizkuntzak, Erribera eta Enkartazioak ez direla inoiz euskaldunak izan (biak gezur hutsa), eta bla bla bla…

  • Veamos el ejemplo de Tudela, nada menos y nada más que en el año de 1535. Se trata del caso de Pedro Lopiz, zamorano de origen, que llegó a Tudela y a los diez años de vivir en la ciudad navarra opositó para veterinario y lo consiguió. Sin embargo, las Cortes y cofradías navarras prefirieron otro candidato y llevaron el nombramiento a juicio, alegando que no conocía el vascuence. En el juicio cuatro testigos ratifican la importancia de la lengua navarra en Tudela (es decir, testifican que este veterinario no podía ejercer ya que las personas con que se relacionaba, la mayor parte de ellos eran euskaldunes) por aquellos años, y cómo Pedro Lopiz no podía lograr aquel puesto por desconocer la lingua navarrorum. Se consideraba al zamorano inútil para la plaza porque en Tudela el año 1535 era necesario conocer el euskara y él “ni lo habla ni lo entiende”. Los testigos creían lógico que debía haberlo aprendido, pese a ser de Zamora y llevar diez años residiendo en Tudela, a orillas del Ebro, en plenas Bardenas, en el extremo sur de Navarra.

    Garai hoietan Euskara behar bazan derrigorrez, nola desagertu zan hain laister hortik?

  • Andoni Nebrixakoa 2014-05-09 10:15

    Espainiarrek beti izan dituzte oso argi hizkuntzaren erabilera eta balioak.
    Aldiz, txundigarria da euskaldun askoren onbera…keria.

    Ikus “Prólogo a la gramática de la lengua castellana” testuaren pasarte hauek, XV. mendekoak.
    (http://www.ciudadseva.com/textos/otros/gramati.htm)

    Cuando bien comigo pienso, mui esclarecida Reina,… una cosa hállo y: sáco por conclusión mui cierta: que SIEMPRE LA LENGUA FUE COMPAÑERA DEL IMPERIO; y de tal manera lo siguió, que junta mente començaron, crecieron y florecieron, y después junta fue la caida de entrambos.

    Lo que diximos de la lengua ebraica, griega y latina, podemos mui más clara mente mostrar en la castellana… la cual, SIGUIENDO LA COMPAÑÍA DE LOS INFANTES QUE EMBIAMOS A IMPERAR EN AQUELLOS REINOS, se estendió después hasta Aragón y Navarra y de allí a Italia.

    … DESPUÉS QUE VUESTRA ALTEZA METIESSE DEBAXO DE SU IUGO muchos pueblos bárbaros y naciones de peregrinas lenguas, y con el vencimiento aquellos tenían necessidad de recebir LAS LEIES QUE EL VENCEDOR PONE AL VENCIDO, Y CON ELLAS NUESTRA LENGUA, … I cierto assí es que no sola mente los enemigos de nuestra fe, que tienen ia necessidad de saber el lenguaje castellano,MAS LOS VIZCAINOS, NAVARROS, FRANCESES, ITALIANOS y todos los otros que tienen algún trato y conversación en España…

  • Erdi aroan enkartazioetan Euskara hizkuntza bulgar bezala zegola frogatua dago. XIX mendean barakaldon erabiltzen zan normalki ere. Baina badirudi bapatean egun batetik bestera desagertu zela, hau bai magia hau.

    documento euskera encartaciones

    Ala ere nik pentsatzen hasitan nago Euskara ez dela esistitu inoiz inun ta nik egiten dudana Elfikoa edo dela.

    Bitxia egiten zait ere Nafarroan mendeetan zehar egon dan muga ikustenzina, nun Iparraldekoak ez ziran inoiz Heogaldera juten bizitzera ta hegoaldekoak ordea bai Iparraldera. Edo agian ez zegon mugarik baina Iparraldekoak hegoaldea zapaltzerakan Euskara ahazten zuten.

    A ze gauz magikoak gertatzen dira Nafarroan.

    Ta orain arte nik ez nekila hori, ze akatsa nirea.

  • Ez sartu Nafarroarekin, Sugar. Nafarroa berezia da, aparta da, ezberdina da eta EAEtik añoslus dago. Zerikusirik ez EAErekin, zeina guztiz uniformea baita, Lanestosatik Elantxobera, Amurriotik Argantzunera, eta Gasteiztik Oiartxunera. Dena igual-iguala, aizu.
    Nafarra ez bazara, ez dago Nafarroako errealitatea ulertzerik, ez berton gertatzen denaz iritzia ematerik.
    Nik egiten dut, iritzia ematen dut, baina hori da nafar nazionalizatu nintzelako aspaldi, eta horrela, baimena lortu nuelako, nafartasun azterketa gainditu eta gero.
    Eta hala ere, beti agertzen da puretaren bat edo beste, Nafarroaz hitz egin aurretik ondo informatzeko oharra egiten didana. Hortaz, gaiari buelta batzuk eman eta gero, ondoko ondoriora heldu naiz: Iruñerritar eta hortik beherako askok, abertzale zein ez, pentsatu ohi du Nafarroa osoa euren ingurua den bezalakoa dela. Ez dute ezagutzen Nafarroa euskalduna (geratzen dena), ez bada oso azaletik, eta EAE are gutxiago. Ezagutzen dute Donostia, eta Hondarribia, eta horiek ere uda partean. Baina hangoaz eta hemengoaz iritzia emateko gaituta daude, kondos, ez EAEko extralurtarrak bezala…

  • OiartZun erran nahi bainuen. Barka bezate OiartZuarrok.