Espainiaren batasuna Jaungoikoak aginduta

apezpiku espain rk
Ez dute ordu gehiegi behar izan Espainiako apezpikuek Kataluniako kontsultaren aurka agertzeko eta Espainiaren batasunaren aldeko aldarrikapena egiteko.

“La conferència episcopal espanyola considera ‘moralment inacceptable’ i inadmissible la consulta”

tamayoBIDEOA (0:34″): Jose Maria Tamayo. Espainiako Apezpikuen Batzarraren Idazkari Nagusia.

Ez dugu Frankoren garaietara joan behar aurrekariak aurkitzeko. Duela zazpi urte antzeko zerbait egin zuten Euskal Herriarekin. Urte horietan negoziazio politiko prozesu bat zegoen abian eta orain Kataluniarekin lez  espainolistek Espainiaren batasuna arriskuan ikusi zuten. Orain bezala 2006an ere agertu zen Espainiako Apezpikuen Batzarra Espainiaren batasuna Jaungoikoak emandako eta zaintzeko onura bat zela argi uzteko:

“La Conferencia Episcopal española ha decidido posicionarse finalmente sobre el proceso abierto en Euskal Herria en una pastoral de la que únicamente se ha difundido un breve resumen. En él no sólo se define a «la unidad de España» como «bien que debe ser tratado con determinados criterios de tipo moral», sino que se establecen «condiciones» para aplicar lo que denominan «medidas de indulgencia para los terroristas». Hubo 63 votos a favor y 6 en contra.”arribafrank

Guzti honek zergatik ez gaitu harritzen? Agian Espainiako Eliza Katolikoa zapaldutako herrien eta klasearen kontrako borrokan faxismoaren aliatua historikoa izan delako? Frankismoaren erreformarekin itxurak aldatu ziren sakona berdin mantentzeko, eta besteak beste, Eliza Katolikoak ez zuen ezer ordaindu behar izan faxismoarekin izandako elkarlanagatik.

Zigorgabetasunaren ondorioak; 2013an jarraitzen dute erreformatutako faxismo espainiarrari haien babesa ideologikoa ematen, kasu honetan Kataluniaren askatasun eskaeraren aurka. Jarraitzen dute ekinean arrisku “gorri-separatista”ren aurka.

Bele hauek ez lukete kezka gehiegirik sortu beharko, haien atzetik, Konstituzioa eta burdina eskuan, beste “aingeru zaintzaile” batzuk etortzeko prest egongo ez balimilikoakra:

“La Asociación de Militares Españoles (AME) pide el envío del Ejército a Cataluña para restablecer el orden”

“…el ejército tiene “la obligación de mantener la unidad indisoluble de la nación española, patria común e indivisible de todos los españoles…”

Zaila da aurreikustea nola amaituko den kontsultaren iragarpenarekin Katalunian ireki duten zikloa; bere askatasun nazionala ala beste itun autonomikoa lortzeko bidea izango ote den. Edonola ere, orain euskal abertzaleei inbidia pasatzea dagokigu. Eta ahal dugun heinean laguntzea ere. Agian horregatik Espainian badaude turuta jotzen eta mezak enkargatzen, 1936an bezala. Beste gurutzada bat ote?

Amaitzeko, umore beltza apur bat (Borroka Garaia da ! blogetik hartuta):

probokazioak

 

Zer duzu buruan “Espainiaren batasuna Jaungoikoak aginduta”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude