Espainiako kartzela sistema, harro egoteko modukoa?

MTMyMA==

PPko kideak bizi osoko kartzela zigorraren alde agertu dira, Marta del Castilloren hilketaren kasuan. Alfredo Perez Rubalcabak “populismo merkea” egitea egotzi dio PPri.

Espainiako barne ministroa izan da, ordea, Espainiako sistema penala goraipatu duena, Europan, 40 urteko kartzela zigor eraginkorrak ezartzen dituen bakarra izateagatik.

Bizi osoko kartzela zigorraren apologia dirudite Rubalcabaren hitzek. Baina Europan bizi osoko kartzela zigorrak existitzen ez duela gogorarazi die PPkoei. 25 urte igarotakoan, kasuak berrikusten dira, eta zigortuak aske geratzen dira birgizarteratzeko gai kontsideratzen badira.

Hain zuzen ere Rubalcabak gogoratu behar luke sistema penalaren oinarrizko helburuetako bat zigortuen birgizarteratzea dela, eta ez, 40 urteko zigor eraginkorrak ezartzea.

Irudia | Bizi osoko kartzela zigorra | bradleyjames | Creative Commons By SA
Euskal preso politikoak, kartzela, Rubalcaba

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude