Espainiako Itzulia Euskal Herrira dator bi aste barru: zer asmo duzue?

esp itzuliaTxirrindulariak ikustera joango al zarete? 33 urte igaro dira Espainiako Itzulia Euskal Herrira etorri zenetik. Bi aste barru, ordea, Bilbo bidean izango dira, eta larunbatean, Gasteizen amaituko dute etapa. 1978an sartu zen azkenekoz Espainiako Itzulia gurean. Orduko hartan, garaiko kroniken arabera, Durango aldean errepidean oztopoak jarri eta etapa bertan behera utzi behar izan zuten.

1979an inork ez zuen Euskal Herrian etaparik antolatu nahi izan.

Aurten, Kantabriatik sartuko dira Bizkaira, eta larunbatean Gasteizen amaituko dute etapa Urkiola igaro ondoren. Irailaren 9an eta 10ean.

ESAIT-ek eta alderdi abertzaleek -EAJk izan ezik- “PSE eta PPren inposizioa” salatu dute eta “normaltasun itxura” emateko saiakeratzat jo dute Itzulia Euskal Herrian barneratzea. Bildu eta Aralarrek txirrindulariak pasako diren herrietan mozioak aurkeztuko dituzte “inposizioaren aurka”.

Baina, itzuleraren termometroa telebistan agertuko diren Euskal Herriko errepideak izango dira.  Jende asko ala gutxi; aldarrikapen sinbolo asko ala gutxi; espainiar txirrindulariei animorik bai ala ez. Momentuz, ESAIT-ek “Txirrindularitzari Bai, Inposizioari Ez. Euskal Herria Nazioa!” leloa duten afitxak banatuko dituela iragarri du.

Eta, zuek, zer asmo duzue?

ESAIT, Espainia, Espainiako itzulia, Euskal Herria, txirrindularitza

2 pentsamendu “Espainiako Itzulia Euskal Herrira dator bi aste barru: zer asmo duzue?”-ri buruz

  • Txamantxoia 2011-08-26 09:28

    Iparraldeko lagun batek esango lukeen bezala, futitzen naiz.

  • Txirrindularitza zalea naizenez noski txirrindulariak ikustera joango naizela.Telebista bidez mundu guztian ikus dezatela Euskal-Herriko errepidetan dabiltzala txirrindulariak.Hortarako mundu guztia animatuko nuke ikurriña hartu eta bide bazterretara irtetzeko.
    Protesta ekintza Eusko Jaurlaritzari egin behar zaio ez txirrindulariei.Psoe da erantzulea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude