Espainiako bandera nazionala nonahi

Ordenadorean wordpress instalatu nahian, Apache eta Mysql-kin borrokoan nenbilela, bideo honekin egin dut topo. Ez da berria, ezagutuko duzue agian. Baina niretzat lehenengo aldia izan da.

Asko gustatu zait. Poza dario. Irribarre zabala sortu dit. Baina amaitu denean, bazegoen zertxobait oroipenean zintzilik geratu zaidana. Zerbait ez dator bat beste guztiarekin. Bigarren aldiz ikusi dut eta jakin dut zer den: hirurogeita bederatzi estatu azaltzen dira eta batek bakarrik erakutsi du bere bandera. Nork eta Espainiak.

Idatzi nuen azkeneko sarreran, Katalunian Diada egunean jarritako banderez aritu nintzen eta ez naiz bereziki banderazale. Izango zen akaso “rojigualdak” egiten duen itzal nonahikoak gurea itzaliko ote duen kezka?

Espainia, Euskal Herria, Ikurrina
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude