Esku baten menpe

Sute ikaragarria gertatu zen neure barnean Soniaren eskua igurtzi nuenean, itsaso oso bat bere larru finaren zai egon ostean. Gogotsu irten nintzen aireportutik eta aspaldiko irribarre politena eskeini nion bere abegiaren truke.

Esku baten menpeArrazoiak nituen, itotzen ninduten belar txar guztiak sugar batez erre bailituan, ezinegona joana zen eta, bakardadean neure tripak korapilatzen zituen sugea kizkalita agertu zen neure zainetan. Aspaldiko partez zutik ibiltzen nintzen, jendeari begietara begiratzen ausartuz, arnasa pausatua ere hartuz. Bakean bizi nintzen.

“Dena ondo da, Mario” errepikatzen nuen etengabe, eskutik helduta Tokyoko erlauntzan barrena abiatzen ginela. Gozoa zen Soniaren eskua, laztanak ondo ematen dakienetakoa, hatzamarren gorak eta beherak ondo neurtzen dituena, alegia, eskuaren baitatik darion berotasunak tximeletak tripan dantzan jarri arte.

Soniaren eskuaren beropean geriztatu naizelarik, babestuta nago baina itotzen ninduten belar txarrak ari dira hazten eta urrunetik entzuten dut sugearen sigi-saga neure arnas iraulia noiz estutuko zain heriotza tantaka ari duela nik igarriz.

Etxera bueltan, beste esku baten beroa sentitu nahian, alkohol artean itota narraztia bihurtuko naiz beste behin ere. Beldurra diot etorkizunari, estutzen nauen soka bailitzan, eta orain babesten nauen literatura artifizio hutsa da bakardadearen eztenkadak gelditzeko, ezinegonari burumakur duintasunez eusteko, itotzen nauten belar txarrak eta sugea eskukada batez akatu arte.

Presencia Vasca saiorako osatutako ipuina

Esku baten menpe

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.