[Uztaritze Iraultza Garaian XXIV] Eskolaren ber-idekitzea

[Uztaritze Iraultza Garaian XXII] Eskolaren ber-idekitzea –

Uztaritze iraultza garaian

Eskolaren ber-idekitzea (75.orrialdean)

1790 urteaz geroztik, Uztaritzek ez zuen gehiago eskolako errientik. 1796ko martxoaren 20an, Udalkontseiluak Pierre Claverie deituriko kandidatu bat errezebitu zuen, Departamenduko Administrazioak hautatu zuen «artoski aztertu» ondoren. Hautaketa modu horrek ez zituen Uztaritzeko arduradunak batere konbentzitu eta horrengatik hauek azterketa tipi bat pasa arazi nahi izan zioten.

[Uztaritze Iraultza Garaian XXII] Eskolaren ber-idekitzea

Hona hauek galdegin ziotena :

«zein da Frantziako azken Lege Konstituzionala eta herritar frantsesek haien artean bizitzeko erabili behar dituzten printzipioei buruzko bere ikusmolde morala»

Claverie kandidatuak erantzun zuen ez zuela haren data ezagutzen lege hori ez baitzuen irakurri, bainan bere printzipio orokorrak zirela Erreinuaren kontrako herra eta ezin hautsizko atxikimendua Errepublikaren aldera.

«Zer da gramatika?» galderari erantzun zuen «printzipioak dira»

«Zer da aditza?» galderari erantzun zuen «pertsonak eta gauzak bereizten dituzten izenak»

Ikusten denez, egiaztapenaren emaitza ez zen ez bikaina. Kalkulu azterketarik ez zen egin.

Aldiz, euskarazko prueba hobea izan zen:

Esaldi honen itzulpena, ortografia barru, proposatua izan zitzaion:

«Escoualdun herrietan, naussibatek hescouara eta françaisa ongui jaquin behartou, bercenas guertaditaque escolierek hescouara ahans deçaten francessa iraquatci1 gabe»

Kandidatuak bere eskuz idatzi zuen deliberamenduen erregistroan :

«dans les communes basques, un instituteur doit savoir tres bien le basque et le français, autrement les ecoliers pourraient oublier le basque sans apprendre le français»

Estonagarria da hainbat gramatikazko huts aurkitzea gaizo Claverieri proposaturiko euskarazko testu horretan. Azkenean Claverie ez zen hartua izan.

1796ko apirilaren 10an, Udal kontseiluak enkantean alokatu zuen bere zerbitzurako bahitua zuen Erretoraene zaharra deituriko erretoretxea, baita ere Karnazeria, arduradunek abandonatu zuten lehengo Herriko etxea, eta zeinean beherean arakindegia beti baitzegoen. Etxe hau gerora Chokolatenea bilakatuko zen Uhaldeneko premu Laurent Larre txokolate egileari alokatua izan zitzaion prezio onean. Aldiz erretoretxeak konpetizio anitz gutiago sortu zuen eta hainbat abisuren eta afixatzeren gatikan ere, azkenean ez zen alokatu ahal izan baizik eta prezio irriegingarri batean. Horrek erakutsiko luke beharbada erretore ohiaren etxean bizitzeko batzuen gohaindura.

1796ko maiatzaren 15an, Udalkontseiluaren bilaldia lehen-eskola bat kantonamenduka aurreikusten zuen Departamenduko Direktorioaren ordenantza baten aztertzearii kontsakratua izan zen.

Kontseiluak hauteman arazi zuen, egiten balinbazen eskola bakar bat Uztaritzen, Arbonako, Bilafrangako eta Jatsuko, hots beste hiru Udalerriatetako haurrak, ez ziren Uztaritzera igorriak izaiten ahalko nun ez ziren pentsioan emaiten, hau da, burasoentzat ezin nozituzko gastuak sortuz, hortik zetorrela haren ustez eskola bat uldalerri bakoitzean egin beharra. Alainan errientak bakan ziren, nola bada lau errient aurkitu, bakar bat ere aurkitzea hain zaila zenean ?

Aurrekoan presentatu zen kandidatuak :

«aitortu zuen fructidoreko 5eko lege konstituzionala oraindik irakurtzen ari zela»

Iduriz ezjakintasun politiko horrek gramatikazko eskasiek baino pisu gehiago ukan zuen.

1796ko maiatzaren 29an, Departamenduko Direktorioak Udal kontseilua berriro hertsatzen zuen irmoago agertzera intsumisoen eta desertoreen aldera. Udaletxeak orroitarazi zituen berak antolaturiko bilerak iheslariak eginbidearen bidean sar arazteko eta bere erreklamazio errepikatuak bilaketak eginen lituzkeen jandarma brigada bat ukaiteko, Gardia Nazionala «arrazoi sobera minbera batzuentzat» bilaketa horretarako eraginkortasunik gabekoa izanki Aurretik egozten zuen bolontario batailoi bat Uztaritzen kokatzeko proiektua, estimatuz izariz kanpoko neurri bat izanen litzatekeela helburu bilatuaren aldean eta kargu pizu bat biztanleentzat.

«tiraniaren eta gerlen kalamitateek batera lehertuak eta laster ondoren, ezohiko zergek ere lehertuak, nahiz eta hauek beharrezkoak diren»

.

1 BC : ikasi erran nahi zuen seguraz ere.

[Uztaritze Iraultza Garaian XXII] Eskolaren ber-idekitzea

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua