Eskola-segregazioa itundua dago

Eskola-segregazioa itundua dago –

Belgikaren, Maltaren eta Erresuma Batuaren atzetik. Europan, % 19koa da itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasten duten ikasleen batez bestekoa, eta estatuan, berriz, % 33koa. Gainera, arrazoi sozioekonomikoengatik Europar Batasun osoan bereizketa handiena izan duen seigarrena da. Aurretik, Bulgaria, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Hungaria baino ez ditugu.

Nafarroa bigarren postu lotsaemangarrian dago ikastetxe pribatu-itunduetan ikasleen ehuneko handiena duten estatuko erkidegoen artean, ikasleen % 35,2 sare horretan matrikulatuta baitzeuden 2019/2020 ikasturtean, aurrean Euskal Autonomia Erkidegoa baino ez zuela. Hori dela eta, Hego Euskal Herria itunpeko ikastetxe pribatuetan lehena da. Gainera, pribatu itunduak ikasgelen kopurua handitzen jarraitzen du gure erkidegoan; izan ere, 2 urte eskasean, 24 hezkuntza-unitate itundu gehiago izatera igaro da Nafarroa (2017/2018 ikasturtean 1.559 ziren, 2019/2020 ikasturtean 1.583).

Sare publikoak atzerriko jatorriko ikasleen ia % 85 hartzen du; itunpeko sareak, aldiz, ikasleen % 15 baino ez du matrikulatzen eta, beraz, ez da nabarmen betetzen 2/2006 Lege Organikoak xedatutakoa, funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan segregazioa saihesteko neurriak ezartzea. Horrela, Nafarroak, aspaldi Estatu osoko bigarren autonomia erkidego segregatzaile eta segregatua izanik, onartzen du ikastetxe batzuk egotea, non biltzen baitira egoera sozioekonomiko txarrean dauden ikasleen % 90; beste batzuetan, ordea, % 10 baino ez dira. Nafarroako Gobernuak eusten die ikastetxe horiei guztiei.

Horri gehitu behar zaio eskola publikoan izena emanda daudela matrikula berantiarreko ikasleen % 85 eta berariazko hezkuntza- laguntza premiak dituzten ikasleen % 85, eta sare pribatu-itunduak, berriz, ekonomia- eta hezkuntza-gabezia txikienak dituzten ikasleak biltzeko zenbait tresna dituela.

Bi sare bereizitu izateko arrazoiak historikoak dira eta Eliza Katolikoak jaso duen mesede-tratuan dira oinarritzen: diktadura faxistan areagotu zen eta 1985ean PSOEk zilegiztatu zuen LODEren bidez. Garai hartan, “Ikastetxea aukeratzeko askatasuna” kontzeptua sortu zen, hau da, sasi-eskubide bat: itunpeko ikastetxe pribatuetatik hurbil bizi direnek soilik dute eskura (ikastetxe horiek ez baitaude herri txikietan), kuotak ordain ditzaketenek; gainera, horiei ez zaie ukatzen ikastetxeetako sarrera, argudio xenofobo eta/edo erlijiosoekin, adibidez, Erlijio Katolikoa ikasteko derrigortasunarekin (Balio Etikoak eta Moralak ere eskaini behar badituzte ere).

Itunpeko ikastetxe pribatuek jasotako dirulaguntza nahikoa izanen litzateke hezkuntza publikoan ordutegi berdina duten irakasleei ordaintzeko eta, gainera, familientzako kuotarik gabe. Sarritan, diru hori hezkuntza araututik kanpoko zereginetarako erabiltzen da, erakundeari “borondatezko” ordainketa gisa, plataforma digitaletarako, erabilera publikokoak edo programak, materialak edo uniformeak erabili beharrean.

Kuoten nahitaezko kobrantza, legez kanpokoa izateaz gain, ez da agertzen administrazioak ikuskatzen dituen kontabilitateetan. Gainera, zerga-salbuespenak eta kenkariak dituzte: BEZa, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, lurraren kontribuzioa eta ekonomia-jardueren gaineko zerga, beste lurralde batzuetan zerga gutxi ordaintzearen ohiko deslokalizazioa ahaztu gabe. Orobat, kontuan izan behar da Nafarroan kobratzeko presio adierazle altua duela kuoten ordainketak.

Segregazioa hauspotzen duen irudipen bat da eskola pribatuaren ustezko bikaintasuna, baina ez da esangarria; izan ere, zuzendu ondoren emaitza akademikoak, ikasleen eta ikastetxearen indize sozioekonomiko eta kulturalak eragindako desbideratzea, hobeak dira publikoan pribatuan baino. Bestalde, publikoan irakasleak hautaketa prozesu batetik pasatzen dira, irizpide objektiboetan oinarrituta; pribatuan, berriz, kontratazioak nahiera egiten dira.

Eskola-bereizketa ez da ardatz publiko-pribatuan bakarrik gertatzen, baizik eta beste ardatz batzuen bidez gauzatzen da: ikastetxe publikoen arteko lehia baliabide gehiago dituzten ikasleak erakartzeko, A/G eta D hizkuntza-ereduen artean bertako eta atzerriko jatorriko ikasleen banaketa desorekatua (euskarak jasandako bazterketa historikoagatik eta diskriminazio hori mantentzen duten elementuengatik), segregazio sexu-generikoa (LOMLOEk debekatzen du ikastetxe segregatzaile horien finantzaketa publikoa), ikasleen segregazioa Lehen Hezkuntzatik DBHra igarotzean duten ingeles mailagatik, eta Nafarroako ingurune txiroetan gertatzen den biztanleriaren banaketa irregularra.

Bereizketaren ondorioak kaltegarriak dira gizarte guztiarentzat; izan ere, errendimendu-adierazle orokorrak txikiagotzen dira eta, gainera, jendarte desorekatuagoa eta kohesio gutxiagokoa sortzen da, desberdintasun sozialak, ekonomikoak eta kulturalak betikotzen eta areagotzen baitira.

Matrikulazioari buruzko Foru Dekretu berriak baditu alderdi positibo batzuk, baina uste dugu haren ondorioak aringarriak eta eragin eskasekoak baino ez direla; izan ere, bere neurriak oinarritzen ditu matrikula-baremoan, ikastetxeei beren konplexutasun- indizearen arabera esleitutako baliabideetan eta epez kanpoko matrikulan; ez dute, ordea, arazoa konponduko: sare bikoitza (publikoa eta pribatua) eta eskola-segregazioan biltzen diren gainerako ardatzak.

Arazo horri ezin zaio aurre egin neurri mengelekin, ez baitituzte pribilegioak eta bereizkeria ezabatu nahi. Eskola publikoaren aldeko politikak bakarrik ahalbidetuko du segregazioaren gaitza gainditzea. Horretarako, funts publikoekin sostengatutako ikastetxeak publifikatu behar dira, ikastetxe segregatzailei dirulaguntzak kendu behar zaizkie, hizkuntza-apartheida desagerrarazi behar da eta Hezkuntza Publikoan gutxienez BPGren % 6 inbertitu behar da.

Eskola-segregazioa itundua dago

Eskola-segregazioa itundua dago Eskola-segregazioa itundua dago