Esker txarrekoak

Esker txarrekoak

Argazki hau ikusi nuenean norbait falta zela ohartu nintzen. Nor ote zen hori galdetu nion neure buruari. Pankarta luze aztertu eta gero ohartu nintzen euskaraz ekintzen egilea seinalatzen digun laguna falta zela; sarriaskotan igortzailea eta hartzailea bereizten laguntzen digun adiskide leiala; seguraski euskara inguruko hizkuntzeengatik bereizten duen lagun apala.

Esker txarrekoak gara euskaldunok ergatiboa ahazten dugun bakoitzean, bera lagundu eta bereziak garela oroitu nahian dabilen bitartean inoratzen dugulako. Agian ez dugu bere eskuzabaltasuna merezi. Ni beti paratuko naiz ergatiboaren alde.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.