esan lei (Gernikako poesia astea)

Otsailaren 22tik 28ra poesia astea izango da Gernikako gaztetxean, esan lei izenburupean.

 

Otsaileko azken astean poesia astea egingo da Gernikako gaztetxean eta hauek izango dira bertan: Amaia Jauregizar, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia eta Ana Cibeiraren errezitaldiak, Poesia komuneko paperean emanaldia, gura+haize fanzinearen eta batbada proiektuaren aurkezpenak, Txoko poesia fondue ume eta gurasoentzako saioa, Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenen kontzertuak eta Viskningar och rop (Gritos y susurros) filmaren emanaldia.

Gaztetxean egingo diren literatura emanaldiak ez dira aste honetara mugatuko. Hemendik aurrera ere poema errezitaldiak antolatzeko asmoa dago hilabetean behin, apiriletik aurrera.

Hemen egitarau osoa:

ASTELEHENA, 22

20:00 Amaia Jauregizar gernikarraren Azazkalak jaten liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.

ASTEAZKENA, 24

20:00 Poesia komuneko paperean. Imanol eta Mattin Epelde. Poesia, antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldia, eszenatokia komun bihurtuta.

OSTEGUNA, 25

17:30 Txoko poesia fondue. Txokolatean oinarritutako saioa adin guztietako ume eta gurasoentzat. Antzezlan laburra; marrazketa, idazketa eta historia txokoa; musika; erakusketa eta nahi beste txokolate jateko!

OSTIRALA, 26

19:30 gura+haize Busturialdeko literatura fanzinearen aurkezpena.

20:30 Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillaga. Robert J. Flaherty-ren “Aranngo jendea” (1934) dokumentala, Otamendiren “Erlojuen mekanika” poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak oinarritzat hartzen dituen emanaldia.

22:30 Kontzertua: Txuma Murugarren (5 euro)

LARUNBATA, 27

19:00 Un frasco de veleno. Pozoi flasko bat. Ana Cibeira idazle galiziarraren errezitaldia galegoz eta euskaraz.

19:45 Slavoj Zizeken sudurra. Xabier Montoia.

20:30 Mikelazuloko kideen batbada proiektuaren aurkezpena.

22:30 Kontzertua: Rafa Rueda (5 euro)

IGANDEA, 28

18:00 Zine-kluba Pedro Duranarekin: Gritos y susurros (Ingmar Bergman). Laguntzailea: Gernikako zine-kluba

ASTE OSOAN ZEHAR Ana Cibeiraren collage erakusketa

Autoerretratua (Nevers),

Irudia | Autoerretratua (Nevers), | Ana Cibeira | Creative Commons By SA
poesia astea

Zer duzu buruan “esan lei (Gernikako poesia astea)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude