Errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik (Hiri Kondairak)

Errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.

Egunotan, kutsu arrazista nabarmena duen pasadizo bat dabil ahoz ahoz, edo, hobeto esateko, telefonoz telefono, guasap bidez ari baita zabaltzen (eta gaztelaniaz, jakina):

Errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik (Legenda Urbanoak)

Neronek itzulita:

“Errumaniar batzuek txirrina jo eta esaten badizute perfume bat saldu nahi dizutela, erantzun ezetz eta ez usaindu lurrina. Usainduz gero, lokartu egingo zaituzte eta etxean lapurtzen dizute. Eman abisua ezagunei.”
.
Hainbat bertsio dabiltza: batean, Oliten gertatu da lapurreta, eta, beste batean, Eibarren. Dena dela, datu zehatz askorik ez du pasadizoak; beraz, zaila egia edo gezurra den jakitea. Eta legenda urbanoen ezaugarri nagusia horixe da, hain zuzen ere.

Interneten sartu eta segundo batzuen buruan argia ikusten hasi naiz: polizien foro publiko batean, 2008ko irailean faltsutzat hartu zuten pasadizoa, eta arrazoi hau eman zuten: eter perfumearekin konortea galtzeko, denbora tarte luze samarrean usaindu behar da.

Nolanahi ere, errumaniar lapurren legenda urbanoarekin harrigarriena da zein azkar zabaldu den guasap bidez istorioa gezurra dela. Goiko mezua iritsi eta ordu batzuetara, umorez, arrazakeriaz eta sexismoz gainezka egiten duten beste mezu hauek jaso ditut:

“Beltz batzuek txirrina jo eta esaten badizute xibak saldu nahi dituztela, ez ireki atea. Izan ere, xiba dantzan jartzeko, etxean sartzen dira, eta xiba hartzeko makurtzen zarenean, atzetik sartzen dizute oso-osorik. Oliteko bati gertatu zaio”.
 
Errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik (Legenda Urbanoak)


“Txirrina jotzen dutenak 90-60-90 neurriko emakumezko suediarrak badira eta galtzontziloak saldu nahi badizkizute, ez jantzi. Janzten hasten bazara, bilustu egiten zaituzte, eta, gero, lotu eta sexu harremanak izatera behartu, konorterik gabe utzi arte. Gero, dena lapurtzen dizute. Niri astelehenean, asteazkenean eta ostiralean gertatu zait. Pasa mezua, mesedez”.

“Abisu garrantzitsua! Errumaniar batek txirrina jo dit. Kriston jipoia eman diot, eta hara! SEURekoa zen”.

.

“Ekuadorreko batzuek txirrina jotzen badizute, ez ireki atea. Ez dira Ekuadorrekoak. Haiek ez dira txirrinera iristen”.

.

Oliteko errumaniarren argazkia ere iritsi zait:

Errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik (Legenda Urbanoak)
.
Eta posta elektronikoz Haizeak hau bidali dit: Julio Iglesias ibiliko omen da ate joka…
Errumaniar arriskutsuak
.
Ordu batzuen buruan, Nafarroako foruzainek ere gezurtatu dute “pasadizoa”. Ikus albistea Noticias de Navarran..
.
Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Errumaniar arriskutsuak Errumaniar arriskutsuak
errumaniarrak, Katxonderstan, legenda urbanoak, Olite, perfumea

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude