Erromatar hauek…

Kontxa aldera hurbildu naiz gaur goizean eta jende andana topatu dut munduan hain ezaguna omen den barandilla horri heldu eta itsasoari so. Nik ere so egin dut baina ez dut ezer ikusi. Beno bai, itsaso eder bat eta neguko hego haizeak gogortzen duen zeru zabala, baina ez dut uste horri begira zeudenik.

NDE4Mg==

(Zenbatetan esan behar da goiko ezkerreko erpinean KLIK egiteko?)

Arranplatik hondartzara jeitsi eta “Rotondako” aterpetan sartu eta hara! Gizon eta emakume koadrila bat, gonak eta sandaliak jantzi eta zangoak erakusten.

Obelixek hontan ere arrazoi zuen, erromatar hauek burutik daude!

Irudia | Erromatar hauek ez daude burutik sano… | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.