Errezeta: Pasta entsalada

 

Pasta entsaladak udako beste klasiko bat dira. Freskoak dira, azkar prestatzen dira, ez dira batere pisutsuak (tira, norberak jartzen du neurria) eta begietarako plazerra dira, oso koloretsuak izan ohi dira eta. Hamaika aukera eskaintzen dituzte, hozkailuan beti izango baitugu entsaladara gehitzeko zer edo zer: hegaluzea, piperra, tomatea, tipula, urdaiazpikoa, gazta… Hona hemen pasta entsalada txukun eta dotore bat prestatzeko proposatzen dizuguna.

Osagaiak

  • Pasta egosia eta freskatua, makarroiak edo “galets”, kilo erdia
  • 3 tomate, helduak
  • Piper berde bat, txiki-txiki egina
  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • Gatza

Egiteko era

Tomateei azala kendu eta dado txikitan puskatu. Gero piperra eta tipulina gehituko ditugu. Gatza eman eta oliba olio birjina isuriko dugu, zorrotada on bat, beldurrik gabe, oparo. Pasta gehitu gero eta ongi nahasiko dugu. Beharrezkoa balitz, berriz gazitu bukaeran.

Pastarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat.

On egin!!

Gure errezetategiko pasta atalean, errezeta mordoa ditugu, etxeko guztiek beti gustuko baitute. Sormena kaskar samar badabilkizu bolada honetan, ondoko zerrenda oso lagungarri izango zaizu:

errezeta, Pasta entsalada

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude