Erresistentzia pasibo eta aktiboa, delitu kriminal

GrisakEspainiak aurrerapauso bat eman du askatasunen murrizketen bidean. Demokrazia –noizbait halakorik izan bada– atzean utzi eta diktadurarekin flirteatzen hasi dira Madrilen. Hemendik aurrera, zigor gogorrak jasoko dituzte edozein bide erabiliz –internet barne– indarkeriazko kontzentrazioak antolatzen dituztenek eta “ordena publikoa modu larrian” hausten dutenek; delitutzat joko baita “erakunde kriminaleko kide izateagatik”. Hala adierazi du Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek.

Erabakia pasa den martxoaren 29ko greba orokorrean Bartzelonan izandako istiluen antzeko egoerak kontrolatzeko helburuz hartu da.

Beraz, lege-erreforma horrekin, sare sozialen bidez, esate baterako, antolatutako kontzentrazio edo manifestazio oron parte hartzen dutenek lau urterainoko kartzela zigorra jaso dezakete indarkeria-gertakaririk izanez gero.

Twitterren  #SoyCriminal eta #HolaDictadura etiketa edo hashtaga duten twittak berehala zabaldu dira erreformaren aurka.

Zer gerta daiteke? Begi bistan da: Lege honekin, aginteak poliziak bidal ditzake ekitaldi horietara, eta maiz gertatzen den bezala –tamalez— manifestatzaileak zirikatzeko agin diezaiekete, iskanbila has dadin. Modu horretan, poliziaren furgoiak atxilotuz beteko dira gobernuak bere  kontra egiten duen “jende arriskutsua” apartatuko du.

Ondorioz, beldurra zabalduko da, eta geure eskubideen alde eta gobernuaren kontra manifestatzeko edo kontzentratzeko beldur izango gara. Eta mugimendurik gabe, ez dago iraultzarik, gobernuak nahi duena egiteko aukera izango du.

Franco dagoeneko bere hilobian alde batera eta bestera dabil, pozaren pozez. Entzuten al duzue haren irria urrutian?

Bestalde, M15 mugimenduaren lehen urteurrena ospatzeko manifestazioa izango da Espainiako hiri guztietan datorren maiatzaren 12an, Democracia Real Ya mugimenduak antolatuta. Gogoan har dezagun Raxoik M15 mugimendua kriminalizatu nahi izan duela.

Osagai gehiegi borborrean dagoen eltze batean. Zer gertatuko  da?

eskubideak, Espainia, Jorge Fernandez Diaz

Zer duzu buruan “Erresistentzia pasibo eta aktiboa, delitu kriminal”-ri buruz

  • -Kaixo!
    -Kaixo!
    -zer moduz Espainian?
    -Bueno, ezin gaitezke kexatu…
    -Ongi, orduan?
    -Ez, ez da hori: ezin gaitezke kexatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude