Errenteria, Atlantikoko herrien musikaren eta kulturaren eszenatoki

Errenteria, Atlantikoko herrien musikaren eta kulturaren eszenatoki

Irailaren 18tik 21era Errenteria Atlantikoak lotzen dituen herrien topagune, lekuko eta eszenatoki bilakatuko da. Errenteriako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean,  Atlantikaldia. Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdiaren antolatu du eta lau egunetan, askotariko ekitaldia izango dira.

Errenteriak Atlantiko itsasoarekin izan zuen lotura berreskuratzea da Atlantikaldiaren helburu nagusietako bat. Julen Mendoza Errenteriako alkateak honela azaldu du: “Herri baten identitatea eraikitzeko oroimen historikoa beharrezkoa da, eta saiakera hori egitea interesgarria iruditu zaigu. Baina kontuz, hau ez dugu egiten iraganaren berreskuratze nostalgiko baten ariketa gisa. Etorkizuna eraikitzeko beharrezkoa den ariketa dela ulertzen dugu, ezinezkoa baita etorkizuna eraikitzea galdua den identitate kolektibo batetik”.

Egitarauan, musikak pisu handia izango du. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean kontzertu nagusiak –formatu txikiagoan gehiago izango dira– izango dira Lehendakari Agirre plazan: ostegunean, Carla Pires fado abeslari portugaldarra eta Bidaia, Mixel Ducau eta Caroline Phillips bikotearen taldea; ostiralean, De Temps Antan Quebec-eko hirukoa eta The Bonny Men, Irlandako folklore tradizionala jorratzen duen taldea; eta larunbatean, Hamdacha eta DJ Clikc-en mestizaia eta Valladolideko Celtas Cortos”.

Atlantikaldia mp4 from Kultur Atelier on Vimeo.

Musika emanaldiekin batera, Gamon Zumardian artisautza azoka jarriko da- Hogei artisauen lanak ikusteko aukera izango da bertan, horietako asko itsasoarekin harremana gordetzen dutenak. Eta kultura ondarea berreskuratzeko, erakustaldiak edo-eta hitzaldiak izango dira: XVI. mendeko jantziena, sokagileena, belagileena, upelgileena… Oro har, helduei zuzendutakoak izango dira horiek guztiak. Haurrentzat, berriz, artisau tailerrak antolatu dira egunero Gernika plazan.

Informazio gehiago: www.atlantikaldia.com

Errenteria, Atlantikoko herrien musikaren eta kulturaren eszenatoki 

Atlantikoko Herrien Musika & Kultura Jaialdia. Errenteria, irailak 18-21