Espainiako Erregearen gabonetako mezua EITBn

cc salamancablog
cc salamancablog

Balio informatiboa” non dagoen ez dakit. Are gutxiago balio praktikoa, edozein euskaldunek erregearen gabonetako mezua ikusi nahi izanez gero TVE sintonizatuta duen botoiari ematearekin nahikoa bailitzateke.

Euskal gizartearen “normalizazioa” halako mezuak gure telebista kate publikoan emititzean dagoenik ere ez nuke esango…

Badaezpada ere iazko mezua jaso dugu, entrenatzen hasteko:

Besterik ez bada, halakoak egiteko balio du behintzat Juan Carlos-en gabonetako mezuak:

4 pentsamendu “Espainiako Erregearen gabonetako mezua EITBn”-ri buruz

  • Dirudienez, espainiar estatuan zerako zerari deitzen diote “normalizazioa”, diktadore batek izendatutako errege baten mezu baldarra telebistaz botatzeari. Erregetza Erdi Aroko kontua dela ahaztu gabe, noski. Eta monarkikoa izanda ere, ez dago nondik heldu Juan Carlos-i: ez zituen ba aitaren eskubideak zanpatu errege izateko!

  • Txantxangorria 2009-11-10 17:47

    Nazkagarria, “normalizazioa” eta “pluraltasunaren” izenean IMPOSAKETA eta UNIFORMIZAZIO ESPANIARRA. Nik ETB pilota partiduak ikusteko bakarraik eta Juan Carlos herritarra espainolendako.

  • Irakurri ezazue “un Rey golpe a golpe” liburuaren sarrera. Bertan esaten denez Constituzioaren 56 eta 64. artikuluek inmunitate judiziala ematen diote Juan Carlos I ari (La persona del Rey es inviolable y no está sujeta a responsabilidad). Horri erantsi iezaiozue ejerzitoaren buru dela Constituzioak ezarrita. Koktela bukatzeko gehitu iezaiozue Borboitarren endogamiarako zaletasuna eta familian izan dituen ondorioak. Imajinatzen al duzue Elena Borbon ejerzitoaren buru eta inmunitate judiziala duelarik?

  • Hasieran, txantxa bat baino ez zela pentsatzen nuen, nork itxarongo zuen holako egoera bat bizitzera heldu ahal ginenik. Pertsona batzuk ez dute asetasun punturik, Lehenengoetako pauso bat eguraldia emoterakoan euskal herria banatzea izan zer eta horregaz ez pozik errioxa eta burgos ere ondoan jarri zizkiguten, Kontutan izan barik ” lehendakaria” danako hori erdeldun hutsa dela eta ez jakitzekotan pintxo txakurraren abestia ere ez dakila, orain, erregea kontutik bizi den hori koefiziente intelektual azterketa bat egin ez diotela ezta bere alaba elenari, bere anaia tiro batez hil zuena. Gero espainako mundiala beheko kategoriena Euskal Herrian jokatzeko asmoa San Mamesen etab, eta gero Espainako txirrindularitza buelta 40 urte inguru pasa barik dagoena euskal herritik ere pasatzea, bufff larregi da, zelan doan euskal herria gobernu honegaz, etab etab luze bat, parkatu luzatzeagaitik.