EROSKI vs COCA COLA

Astero erosketa egiten dut etxe ondoko supermerkatuan. Azken urteotako krisiak markak alde batera uztera eraman nau eta egia esanda, aurrezten den dirua oso adierazgarria da.

Marka zuriak dira horiek. Askok ez dute izenik eta beste batzuek, supermerkatuaren marka propio gisa saltzen dira. Ontzien diseinua ez da hain ikusgarria, normalean kolore lisoak dituzte eta saltzen den produktuaren argazki bat agertzen da. Diseinua umiltasunaren adierazgarria dela esan daiteke. Baina horrek ez du esan nahi kalitatea txarragoa denik. Ontziaren atzealdean askotan zein enpresak fabrikatzen duen ikusi daitekeelako. Adibidez, Eroskin erositako galleta paketearen atzealdean zera irakurri daiteke: “Fabricado para EROSKI por GALLETAS GULLON,S.A”

Marka duten produktuen ondoan kokatzen dira baina askotan produktu horien prezioak azpimarratuta edo tamaina handiagoa dute eta gainontzekoek dituzten prezioekin alderatuta askoz ere merkeagoak dira, markako produktu baten erdia baino gutxiago balio dezaketelako. Lehen esan bezala, bizitzen ari garen krisi ekonomikoak produktu horien salmenta izugarri igo du marka duten produktuen haserrea piztuz.

Ziur gogoratzen duzuela orain dela gutxi arte telebistetan igorritako iragarki asko non markek beraien produktuen kalitatea eta baloreak azpimarratzen zituzten eslogan zuzen batekin: “No fabrica para otras marcas”.

Gudak aurrera jarraituko du denbora luzez baina azken hitza beti bezala kontsumitzaileak du.
Marka edo marka zuria erosi?

Hemen dituzue Danonek duela urte batzuk bere marka defendatzeko egindako spotak:

Hemen dituzue supermerkatu ezberdinek dituzten marka zuriak eta fabrikatzaileak:

http://marcasblancas.wikispaces.com/